Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

07/12/24

Nazioartekotzeari Laguntzeko Programen eta Zerbitzuen Gida 2024

Basque Trade & Investment-ek, SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin lankidetzan, Enpresen Nazioartekotzea Bultzatzeko Programen eta Zerbitzuen 2024ko Gida aurkeztu du, enpresak nazioartekotzeko eskura dauden baliabideak eta laguntzak errazago eskuratzeko.

Dokumentu osoak euskal erakundeek enpresei nazioartean zabaltzen laguntzeko eskaintzen dituzten laguntza-, prestakuntza- eta zerbitzu-programak biltzen ditu, laguntza ekonomikoetatik hasi eta aholkularitza- eta prestakuntza-zerbitzuetaraino.

Ikuspegi integral eta egituratu batekin, dokumentu honek hainbat tamaina eta sektoretako enpresei egokitutako programak biltzen ditu, eta funtsezko tresna bat eskaintzen du edozein erakundek kanpoko merkatuetan duen presentzia indartzek.

Ezagutu nola erraztu dezakezun zure nazioartekotze-prozesua ikuspegi integral eta egituratu batekin, arrakasta globalerako urrats bakoitzean lagunduko dizuna.

 

Programa eta zerbitzuei buruzko katalogo bateratua Euskadiko enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Gida honen bidez programa eta zerbitzuei buruzko katalogo eguneratu eta bateratu bat osatu nahi da, Euskadiko enpresen nazioartekotzea bultzatzen duten administrazio eta erakunde aktibo guztiek euskal enpresen eskura jarriz, nazioartekotze-prozesuan laguntzeko, haien heldutasun-maila edo nazioarteko jarduera-maila edozein dela ere.

Nazioartekotze-prozesuan edozein enpresarentzat informazio erabilgarria

Beraz, helburu nagusia programen eta zerbitzu eskaintzari buruzko informaziorako sarbide homogéneo eta integrala eskaintzea da, dauden tresnen aprobetxamendua optimizatzeko, enpresa gehiagotara iritsiz.

Hala, dokumentu honetan kontsulta daitezke dirulaguntza programa eta zerbitzu guztiak, prestakuntza-programak eta nazioartekotze-prozesuan edozein enpresarentzat beharrezkoa den informazio erabilgarri guztia.

Nola jakin zer programa edo laguntza diren interesgarriak nire enpresarentzat?

Gida honek eskura jartzen dizu zure enpresak jaso ditzakeen diru-laguntzen programak, galdera hauei erantzunez soilik:

  1. Zein nazioartekotze-prozesutan zaude interesatuta?
    Produktu eta/edo zerbitzuen salmenta, Nazioartekotzea lankidetzan, Kanpo-ezarpen produktiboa, Talentu bilakera edo Nazioarteko finantziazio-iturriak eta/edo inbertsio-proiektuak.
  2. Produktuak eta zerbitzuak kanpoan saltzeko interesa baduzu, zein nazioartekotze-fasetan zaude?
    Hasiera edo Finkapena
  3. Zein da zure empresa edo erakundearen tamaina-izaera?
    Enpresa Txikia, Ertaina, Handia, Oinarri teknologikoko enpresa berria (NEBTs), Startup edo Irabazi-asmorik gabeko erakundea.
  4. Zein lurralde historikotan dago zure empresa/erakundea?

Enpresei eskainitako laguntza-zerbitzuak

Ondoren, erakunde bakoitzak euskal enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuen aukera zabala azaltzen du:

  • Negozio-aukera berriak identifikatzea eta hurbiltzea
  • Kanpo-merkataritzaren bilakaera aztertzea
  • Nazioarteko sustapena
  • Kanpoko merkatuei eta bezeroei buruzko informazioa zabaltzea
  • Nazioartekotze fase bakoitzean aholkularitza estrategiko eta operazional orokorra eta banakakoa jasotzea
  • Euskadiko nazioartekotze-ekosistema sendoa eta dinamikoa sustatzea