Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

29/01/25

Euskal automobilgintza sektoreak Indian duen presentzia sendotu eta negozio eta inbertsiorako aukera berriak esploratu ditu

Automobilgintza sektoreko zortzi euskal enpresak hilabete honetan Indiara egindako merkataritza-misioan bertatik bertara egiaztatu ahal izan dute Indiako merkatuan gertatzen ari den hazkunde handia, eta osagaien lokalizazio-eskaera gero eta handiagoa. Gainera, bisita honi esker, euskal enpresen presentzia sendotu ahal izan da automobilgintzako industria globalean estrategikoa bihurtu eta nazioartean gero eta garrantzia handiago duen herrialde horretan.

Misioa Automobilgintzako Euskal Klusterrak (ACICAE) eta Eusko Jaurlaritzak antolatu zuten SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren bitartez, eta lehenengo pausoa Indiako automobilgintza sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetakotzat jotzen den Bharat Global Mobility Expoazokan parte hartzea izan zen.

Hasierako bi egunetan, ordezkaritzak sektoreko eragile garrantzitsuekin elkarreragiteko aukera izan zuen, eta berariaz nabarmentzekoa da Automotive Component Manufacturers Association (ACMA) elkartearen lankidetzaz antolatutako ekitaldia, enpresa bakoitzaren interesak aurkeztu eta merkatuko eragile nagusiekin lankidetzan jaduteko modu berriak esploratzeko aukera eskaini zuena.

Asteko agenda osatzeko, bisitak antolatu ziren Indian kokatutako Indiako zein Europako jatorrizko ekipoen fabrikatzaileetara (OEM) eta TIER1 hornitzaile nagusietara, negozio-aukerak zein eta herrialde hartako automobilgintza eraldatzen ari diren tokiko politikak eta joerak gertu-gertutik ezagutzeko asmoz.

 

Euskal automobilgintza sektorea Indian

Euskal enpresek Indian duten interesa estu-estu lotuta dago herrialdea horrek automobilgintza globalean lortu duen nagusitasunezko posizioarekin, izan ere, ibilgailuen munduko laugarre ekoizlerik handiena da, 2023an 4,5 milioi unitate baino gehiago fabrikatu zituelarik. Gainera, aurreikuspenen arabera, India ibilgailuen hirugarren merkaturik handiena izango da datozen urteotan. Asiako testuinguruan, India da ibilgailu eta osagaien fabrikazio eta esportaziorako zentro nagusietakotzat nabarmendu da bat eskualde osoari begira.

Testuinguru honetan, herrialdeak automobilgintza sektorean izandako hazkundea gobernuko politikek bultzatu dituzte, tokiko fabrikazioa sustatu eta inportazioekiko mendekotasuna murrizten dituzten heinean. Horrekin batera, India da motozikleta eta trizikloen mundu mailako ekoizlerik handiena, eta honek herrialdearen garrantzia indartu du Asiako testuinguruan.

Ildo horretan, euskal enpresek presentzia nabarmena dute dagoeneko merkatu horretan, hainbat ekoizpen-instalazio eta OEM eta TIER1 hornitzaile garrantzitsuekin lortutako merkataritza-akordioen bitartez. Hartara, misioari esker, lotura horiek indartu eta Indiako merkatuko eragile nagusiekiko lankidetza-aukera berriak esploratu ahal izan dira.

BasqueTrade India