Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

13/03/25

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko sektore espazialeko zazpi enpresak eta lau zentro teknologikok misio komertziala egin dute hilabete honetan Estatu Batuetara (AEB).

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak HEGAN - Basque Aerospace Clusterren lankidetzaz antolatutako ekimen honi esker, ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izan zuen sektorearen egungo egoera, teknologia berriak eta etorkizuneko joerak eta ikuspegiak esploratzeaz gain.

Misioa Washington DCn hasi zen, AEBetako sektore aeroespazialeko giltzarrizko eragileei egindako bisita estrategiko batekin, eta industriaren azoka nagusitzat jotzen den SATELLITE 2025 delakoan ere izan ziren, industriako lider nagusiek bat egiten duten epizentroan.

Agenda osatzeko, Floridako Space Coast-en, ordezkaritzak herrialdeko beste enpresa batzuekin bildu eta Space X enpresaren kohete tripulatu baten jaurtiketa ikusteko aukera izan zuen NASAren Kennedy Espazio Zentroan.

Euskal presentzia

AEBetarako misioa estu-estu lotuta dago euskal enpresek industria aeroespazialerako merkatu estrategiko horretan sartu edo finkatzeko duten interesarekin. Estatu Batuek lideratzen dute sektorea maila globalean, gainerako herrialdeek batera duten baino negozio-bolumen handiagoarekin eta nazioartekotze-maila handi-handiko balio-katearekin.

Teknologia berrien garapenak eta New Space mugimendua bezalako ekimen pribatuen agerpenak bultzatuta, sektorearen dinamismoa aukera berriak sortzen ari da herrialdeko enpresen elkarlanerako eta hedapenerako.

Gaur gaurkoz, zenbait euskal konpainiak jardunean diharduten dagoeneko merkatu horretan, eta lankidetza-hitzarmenak dituzte NASArekin eta erreferentziazko beste enpresa batzuekin, Blue Origin kasu. Sateliteetan, jaurtigailuetan, esplorazio espazialean, astronomian eta eskala handiko nazioarteko beste proiektu batzuetan duten parte-hartzeak euskal sektorearen posizioa indartu du etengabe haziz doan industria honetan.

Eskuratu AEBrako informazio estrategiko eta aholkularitza espezializatura

Estatu Batuek funtsezko merkatua izaten jarraitzen dute euskal industria aeroespazialarentzat, eta satelite, esplorazio espazial eta teknologia berriak bezalako arloetan aukerak eskaintzen ditu. Enpresei ingurune hori hobeto ulertzen laguntzeko, Basque Trade & Investment erakundeak AEBetako industria aeroespazialari buruzko 19 orrialdeko txostena egin du, eta bertan merkatu honetako joerak, erronkak eta elkarlanerako aukerak aztertzen dira.

Gainera, SPRIk eta Basque Trade & Investmentek helpdesk espezializatu bat jarri dute martxan AEB-en muga-zergen politika berriari buruzko zalantzak argitzeko.