Nazioaterako bloga
Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai

Euskal enpresek eskuragarri dituzte dagoeneko automatizazioari eta robotika industrialari buruzko bi dokumentu berri, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sektore horien Asia mailako topaketa garrantzitsuenetakotzat jotzen den AW Corea azokan bilduak. Aurten, ekitaldiak mundu osoko 2.200 erakusketari bildu ditu, Hyundai Glovis bezalako konpainia handiak eta startup teknologikoen kopuru gero eta handiagoa barne, sektorearen garrantzi globala eta etengabeko bilakaera islatuz.
Smart Factory + Automation World 2025 izen ofiziala duen topaketa martxoan egin zen Hego Korean, automatizazio industrialaren bilakaera azkarra azpimarratuz, energia-eraginkortasunaren zein digitalizazioaren inguruko erronkak eta aukerak barne.
Testuinguru honetan, Hego Koreako merkatuaren joerei eta aukerei buruzko bi txosten bildu ditu ekitaldian izan den BasqueTraderen Koreako bulegoak. Lehena, Koreako Makina-Erremintaren Industriari buruzko 2024an azterketa zehatza, Korea Machine Tool Manufacturer’s Association (KOMMA) elkarteak eginda, sektorearen bilakaera eta aurreikuspenak aztertzeko. Bigarrenak, AW 2025 Show Report izenekoak, azokan aurkeztutako berrikuntza nagusiak jaso ditu, fabrika adimendunetan egindako aurrerapausoak, robot industrialak, IoT delakoa eta adimen artifizialak manufakturan izandako eragina nabarmenduz.
Informazio hori guztia eskuratu nahi duten euskal enpresek BasqueTradek egindako txostenak lor ditzakete dokumentazioa helbide elektroniko honetan eskatuz: ilopez@basquetrade.eus.