Errusia

Errusiak Ukrainan egindako inbasioak erabat aldatu zituen Euskadiren eta Errusiaren arteko harreman komertzialak. Euskadiko enpresek harreman komertzial jarraitua zuten herrialde horrekin, bereziki lehengaien eta siderurgiako produktuen hornitzaile gisa. Ukrainari egindako erasoaren ondorioz EBk jarritako zigorrak medio, Euskadiko enpresek hornikuntza-katea berregituratu behar izan dute lehengai eta siderurgiako produktu asko erabiltzen zituzten sektoreetan. Trump AEBko presidente izateak Ukrainako gerraren etorkizuna alda dezake eta, hortaz, baita herrialde horri ezarri zaizkion zigorrak ere.

Nazioarteko merkataritzako funtsezko eragilea

Errusia da munduko merkaturik handienetako bat; prestakuntza handiko lan-indar handia du eta baliabide natural eta lehengai ugari. Ukrainako gatazkaren eta EBren eta AEBren zigorren gainetik, Errusiak nazioarteko harremanak hobetzea lortu du eta Asiako, Afrikako eta Latinoamerikako hainbat herrialderentzako ezinbesteko aliatua da. Hortaz, herrialde haientzat nazioarteko merkataritzarako funtsezko herrialdea da. Txinarekin duen aliantzari esker, Errusiako funtsezko industriak handitzen jarraitzea espero da.

Errusiaren aurreikuspen ekonomikoa hainbat aldagairen mende dago, besteak beste, petrolioaren prezioaren, EBren zigorren edo Ukrainako gatazkaren garapenaren mende. Errusiako BPGaren ekarpenik handiena petrolioaren sektoreak egiten du; izan ere, Errusiak mendebaldeko merkatuan mantentzeko moduak aurkitu ditu, petrolio gordina salduz. Horrek esan nahi du Errusiaren hazkundea egonkor mantenduko dela, batez ere, petrolio gordinaren esportazioaren zenbaki altuengatik eta besteak beste Txina eta Indiarekin dituen harremanengatik. Industria-sektoreak ekonomia dinamizatzen jarraituko du 2025-2028 aldian.

Petrolioaren prezioa eta eskariaren gorakada direla eta, Errusiak BPGren % 2,5eko superabita izan du aurten. Petrolioaren prezioan aurreikusten den beherakadarekin, 2025-28 aldian superabitak behera egitea espero da. Txinara gasbideak eraikitzearekin ekonomia mobilizatzea, langabezia murriztea eta kontsumo pribatua handitzea espero da. Halaber, Txinako esportazio-mailarekin EBk gatazkaren aurretik zuen esportazio-mailara iristea espero da, eta Errusiako esportazioek goranzko joera izatea.

Errusia da munduko merkaturik handienetako bat, batez ere petrolioaren sektorean. Zigorrak kenduz gero, aukerak egongo lirateke petrolioaren eta gasaren sektorean, herrialdean petrolioa erauzteko eta fintzeko beharrezko ekipamenduak eta ordezkoak falta baitira. Beste aukeretako bat sortzen da Txinako merkatura gasa esportatu ahal izateko gasbideak sortzeko osagaiak, materialak eta eskulana behar delako. Sektore horretatik kanpo, Errusiak 5G ezartzeko beharra duela adierazi du, Interneteko eskaria handitu egin baita. Horretarako, osagaiak beharko ditu.

Errusian izugarri igo da arriskua Vladimir Putin presidenteak Ukraina inbaditzea erabaki zuenetik. Hainbat sektoretan inportazioarekiko duen mendekotasun handiaz eta petrolioaren esportazioarekiko mendekotasun ekonomikoaz gain, Errusiako lege-sistemak dituen arriskuak gehitu behar zaizkio. Konplexua da eta ez ditu bermatzen egun Errusia zigortu duten herrialdeetako inbertsioak, esaterako, EBkoak. Herrialdeari zein bere bezero nagusietako batzuei, esaterako Txinari, ezarritako nazioarteko zigorrek are gehiago zaildu dezakete herrialdearen egoera. Lege-sistema konplexu eta geldoa du eta, gainera, banku nagusia estatuak kontrolatzen du eta burtsaren merkatua ahula da. Hortaz, Errusiako merkatua ez da erakargarria une hauetan Europako enpresentzat.

Zerga-pizgarriei eta -salbuespenei esker eta zerga-sistema moderno eta digitalizatuari esker Errusia erakargarria den arren, herrialdea ez da ari nazioarteko inbertsiorik erakartzen, Ukrainako inbasioaren ostean ezarri dizkioten nazioarteko zigorrak direla eta. Banku-sektorea estatuak kontrolatzen du eta nazioarteko zigor asko ditu. Gainera, tokiko burtsa-merkatuak behera egin du eta, hortaz, enpresentzat zaila da finantzaketa lortzea.

Errusia da hidrokarburo gehien ekoizten dituen munduko herrialdea, lehengaien erreserba aberatsa du eta bezeroen zorro handia. Mendebaldeak herrialdeari ezarritako zigorren ondorioz merkatua mugatu egingo da, baina balizko aliatuei esker, esaterako Txina edo India, merkataritzako bolumen handia mantendu ahal izango du. Muga-zergen oztopoak eta muga-zergenak ez direnak handiak dira eta horrek merkatua zabaltzea mugatzen du. Gainera, Errusiak ekonomia garatu gehienekin dituen nazioarteko harreman txarrek merkataritzaren hazkundea mugatzen dute.

Errusiara inportatutako ondasunek aduana-eskubideak dituzte. Tasa ondasunaren eta jatorrizko herrialdearen araberakoa da (oro har, balioaren % 0eta % 20 artekoa aduanan). Errusiako merkantzien inportazioen eta esportazioen eskubideak astero aldatzen dira, batez ere nekazaritzako produktuen kasuan. Enpresek merkataritzako barrera asko izaten dituzte, eta, gainera, muga-zergak eta tarifak maiz aldatzen dira. Errusiak merkatu planifikatua izan ohi du, merkatu librea beharrean, hortaz, Gobernuaren neurri gehienak protekzionistak dira.

Errusiako lege-sistema geroz eta konplexuagoa da, eta oso zaila da ulertzen atzerriko enpresentzat. Lege-sistema ez da oso gardena, jabetza intelektuala babesteko lege eraginkorrak falta zaizkio eta sistema judiziala ez da independentea.

ERRUSIAKO BASQUE TRADE & INVESTMENT

c. Zemlyanoy Val, 9, 4th floor, Office 4021 (Citydel)
105064, Moscú, Rusia

* Ordutegia:

Astelehenetik ostegunera 07:30etik 16:00etara
Ostirala 08:00etatik 13:00etara

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN