Enplegua sortzen duen produkzio arloko inbertsioa sustatzen dugu, industri garapenaren eta desberdintasun sozialak murriztearen aldeko apustu irmo gisa.
Indartu laguntza programak 20 milioi euroko laguntzak ematen ditu enpresa-inbertsioak egiteko, eta babes integrala eskaintzen die enplegu-aukera berriak sortzen dituzten sustatzaile berriei, diskriminazio positiboa eginaz, batik bat, Ezkerraldea handituta eta EAEko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa Deialdi honetako laguntzek oinarrizko ezaugarri hauek dituzte:
- Helburutzat dute produkzio arloko inbertsioak sustatzea, baldin eta lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia garatzen badute aipatutako eremuetan nahiz EAEko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa. Inbertsio horiek enpresa berriek edo lehendik daudenek egin ditzakete, eta lehentasuna izango dute zuzenean produktuaren eraldaketa prozesua hobetzera, gaitasunak handitzera edo jarduera berriak garatzera bideratutako inbertsioek.
- Diskriminazio positiboko neurriak hartuko dira langabezia handia duten zenbait eskualdetan, bai ekonomia-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako, bai hondatutako egitura bat dutelako garapena zailtzen duena.
- Inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dute, hala, bai enpresa berriei, bai lehenagotik daudenei eskatzen zaie inbertsioaren hasieran Baliabide Propioekin estal dezatela diruz lagundu daitezkeen inbertsioen gutxienez % 25 (laguntza publikoak kontuan hartu gabe).
- Gehieneko laguntza 3 milioi eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren arabera, edozein dela ere sortuko den enplegu bolumena.
Indartu 2024 programaren aurre-eskaera epea irekita
Indartu programaren aurre-eskaerak, 2024. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du. Beraz, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aurre-eskaera hau aurkez daiteke, inbertsioak hasteko aldia adieraziz. Horrela, aurre-eskaera aurkezten denetik eskaera formala egiten den arte egindako inbertsioak, programaren deialdia argitaratu ondoren, diruz lagundu ahal izango dira.
Informazioa:
Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumen Saila. Industria Sailburuordetza. Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia kalea, 1. (01010 Gasteiz)
Harremanetarako:
Info-direccionindustria@euskadi.eus | 945 01 82 63
agus-garcia@euskadi.eus | 945 01 82 14
ro-murillas@euskadi.eus | 945 01 99 49
