Enpresetako emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-aukerei buruzko azterketa kontu etikoekin, juridikoekin eta giza eskubideekin lotuta egon da tradizionalki, baina oraindik gutxi dira emakumeek industriako lehiakortasunean duten inpaktuari buruz egiten diren ikerketak eta probak.
World Manufacturing Foundation-ek 2020an sortutako «Women in Manufacturing» nazioarteko taldeak SPRIren gidaritzapean egindako 2020ko eta 2021eko Liburu Zurietan jasotzen da txosten honetan zehaztutako analisia, ONUDIren baieztapena indartzeko helburuarekin: “Genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.
Ikerketak helburu bikoitza du:
- Genero-berdintasunaren eta industria-lehiakortasunaren artean dagoen lotura aztertzeko aukera ematen duen metodologia eskaintzea.
- Genero-dibertsitatearen indize handiagoak enpresa-lehiakortasunari on egiten diola frogatzen laguntzeko oinarri objektiboa sortzeko datuak emango dituen kasu-azterketa bat garatzea.