Webinar informatiboa – Ikusi bideoa esteka honetan: Consulta Preliminar al Mercado – Proyecto EKPboat
EKPk kudeatutako kirol-portuen ehuneko handi bat ontziek betetzen dute. Ontzi horien eraikuntzak hondakin ugari sortu ditu historikoki, eta birziklatzea eta aprobetxatzea oso garestia eta teknikoki konplexua da. Zehazki, beira-zuntzean oinarritutako material konposatuetan egindako ontziak dira EKPren portuetako flota gehienak, eta nekez birzikla daitezkeen materialak dira.
Gaur egun, EKPk bere ontziak erosi behar ditu portu-lanak egiteko, eta lan horiek egitea eta ingurumenari ahalik eta inpaktu txikiena eragitea nahi du.
Garapen teknologikoaren faseetan landu behar diren erronka tekniko nagusiak honela adieraz daitezke:
- Eraikuntza: Ontzia eraikitzeko material egokienak bilatzea (kaskoa + egitura + estalkia), ingurumenean duten eragina kontuan hartuta. Puntu honetan arlo hauek baloratzen dira:
- Lorpena: hobe da lortzeko prozesuan ingurumen-inpaktu txikia duten materialak erabiltzea.
- Erabilera: material horiek ontziaren zati bihurtzeko prozesua ere kontuan hartu behar da, eta hobe da prozesu horiek ingurumenarekiko erasokorrak ez izatea.
- Birziklatzea: ontziak bere balio-bizitza amaitzen duenean, komenigarria da erraz birzikla eta aprobetxa daitekeena izatea, zirkulartasunean lagunduz. Ondorioz, alderdi hori ere baloratzen da.
- Motorizazioa: Propultsio elektrikoko metodoak erabiltzea, itsasontziak behar bezala jardun dezan, gas- eta soinu-igorpenak neurri handi batean murriztuz eta erregai fosilen erabilera murriztuz.
- Birkarga: Motor elektrikoa operatzeko sare elektrikoaren erabilera minimizatzea; horretarako, energia berriztagarria lortzeko sistemen erabilera maximizatu behar da, hala nola eguzki-plaka fotovoltaikoak, haize-sorgailu txikiak edo hidro-sorgailuak.
EKPboat proiektuak portu-ontzi baten prototipoa izan nahi du, erabat operatiboa, denboraldi esanguratsu batean (18 hilabete inguru), soluzio hori portu-erabileretarako egokia dela frogatzeko.
EKPboat proiektuak 3 etaparen bidez aurrera egitea espero da. Gaur egun, honela identifikatzen dira:
? 1 fasea: Kontzeptuaren garapena
? 2 fasea: Diseinu zehatza, 1 prototipo egitea eta probak.
? 3 fasea: Gutxienez 1 ontzi eta gehienez 10 ontzi eskuratzea.
- Hizkuntza: Gaztelania, euskara eta ingelesa.
CPMra proposamenak aurkezteko epea: CPM argitalpenetik 30 egun
Hasierako TRL eta amaieran esperotakoa: Enpresek proposamen berritzaileak aurkez ditzakete TRL-4etik abiatuta eta TRL-8ra hel daitezke. - EKPboat erronkei buruzko kontsulta teknikoen arreta ekpboat@ekpsa.eus postontzian