HAZI Fundazioa: Ostegun Ekintzaileak berriro martxan!

Ostegun Ekintzaileak aurrez aurreko topaketak dira, esperientziak, kezkak eta laguntza partekatzen dira gure enpresak indartzeko, pertsonen hartu emanen bitartez eta baita HAZI Fundazioak bultzatzen ari den sare berri batekin.

“Aurten, pertsonei emaitza gehiago emango dien sare indartsuago bat sortu nahi dugu…”
Harremantzeko modu berri horri KABIA deitu diogu: espazio fisiko eta digital berri bat non landa nahiz itsasertzeko eremuko eta elikaduraren eta basogintzaren balio-kateko ekintzaileen komunitatea sortzeko. Espazio berri horren helburua pertsona ekintzaileak eta beraien proiektuak lankidetzaren bidez laguntzea, sortzea, haztea eta sendotzea da. HAZI Fundazioak bultzatutako eta ekosistemako beste erakunde eta eragile batzuekin partekatutako gunea izanik.

Gure ikuspegia topagune bero bat sortzea da, pertsona ekintzaileen eta hauek laguntzeko dauden ekosistemako erakundeen arteko harremana errazteko, proiektuen eraldaketa eta pertsonen ahalduntzea modu organikoan bultzatzeko.

2023ko lehen topaketa honetan, GEMMA FILLOL, komunikazio emozionalean eta esperientzialean eta aldaketarako komunitateen lidergoan aditua dena, Komunitate batek zure negozioa nola bultza dezakeen ulertzen lagunduko dizu, eta praktikan jarriko dugu!

Zatoz ezagutzera nola indartu dezakezun zure proiektua kolektiboki. Zure proiektuari hegoak emango dizkiogu: Maiatzaren 25ean izango da 15:30etatik 20:00etara ‘Mi castillo de Arena-n’.
Barrio Del Medio, 01520 Zurbano, Araba.

Heldu zure plazari 

HAZI Fundazioa