Euskadi-Basque Country Europako ekonomiarik irekienetako bat da gaur egun, 5300 enpresa baino gehiago baititu esportatzen ari direnak edo bost kontinenteetan kokatuak daudenak.
Esportazioak gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko BPGren % 33,3 dira, eta euskal enpresaren negozio osoaren % 45.
Beste inon ez bezalako industria-eraldaketa prozesu baten ondorioz Euskadin-Basque Countryn finkatu den enpresa-ekosistemak ardatz gisa hartu ditu ezagutza, teknologia eta berrikuntza, eta bere osagaiak dira Euskadin egoitza duten enpresa lider globalak, Europako erreferente teknologiko bilakatu gaituztenak.
Jasangarritasuna enpresaren lehiakortasun-zutabe garrantzitsuenetako bat bezala integratzen duen nazioartekotze-eredu baten bitartez, Euskadi Basque Country-k bere ekarpena egiten dio hala hemen nola mundu zabalean gizarte aberats, jasangarri eta inklusiboagoak sortzeko ahaleginari.
Gehiago jakin nahi duzu?
Jarri gurekin harremanetan