Euskadiko ingurumen-sektorerako nazioarteko aukera-merkatuak

Ingurumena zaintzea behar globala da, eta, era berean, enpresa-aukera ere bada. Ingurumen-merkatu globalak etengabeko hazkundea izan du 2010-2020 aldian, 2020an 1.427 bilioi USD izatera iritsi arte.

Balio-katearen eta segmentuaren araberako banaketa aztertuz gero, 4 segmentu handi nabarmentzen dira gainerakoen gainetik: bi Baliabideen balio-katean, Clean Energy Systems eta Water utilities, eta beste bi Zerbitzuenean, Solid Waste management eta Water Treatment Works.

Txosten honetan, ekoindustriaren sektoreko herrialdeen mundu-mailako konparazioa egiten da, eta nazioarte mailako 25 ingurumen-merkatu nagusiak aztertzen dituzten herrialde-fitxak aurkezten dira, indize honekin:

  • -Munduko ingurumen-merkatuaren balioa
  • – Ingurumeneko ondasun eta produktuen nazioarteko merkataritza
  • – Ingurumen-merkatu globalaren bilakaeraren aurreikuspenak (2027)
  • – Analisi konparatiboa adierazleen arabera
  • – 25 herrialdetako xehetasun-ikuspegia
2205-BasqueTrade-MEDIOAMBIENTE_Analisis 25 paises-euskera-def