Iaz ETEKINen lehen edizioa egin zen, ekonomiarekin eta finantzekin lotutako hainbat gai, elkarrizketa formatuan, jorratzen duen saio zikloa.
Bere garapena positiboa izan zen, eta, horregatik, datozen hilabeteetan edizio berri bat egingo da, helburu berarekin: ekonomia eta finantza arloko gaurkotasuneko gaiei buruzko hausnarketa sustatzea, eta euskara komunikazio-hizkuntza duen topagune interesgarri bat sortzea, aldibereko itzulpen zerbitzu bat eskainiz.
Eusko Jaurlaritza, Finantzen Euskal Institutua, Bankoa-ABANCA, CaixaBank, Kutxabank, LABORAL Kutxa, Rural Kutxa eta Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatuta, ETEKINek hiru euskal hiriburuak bisitatuko ditu 2025ean:
– Donostia-San Sebastián, martxoaren 26an
– Vitoria-Gasteiz, ekainaren 18an
– Bilbon, urriaren 22an
Saio bakoitza goizeko 9:00etatik 10:30era egingo da, eta solasaldiaren amaieran gosari bat eskainiko da, iritzien trukea sustatzeko eta bertaratutakoen artean sare profesionalak indartzeko.
Martxoaren 26an, Donostiako Aquariumean
Lehenengo topaketan Andres Arrizkorreta (CAF), Ane Insausti (Gipuzkoako Aldundia) eta Lander Beloki (Mondragon Unibertsitatea) elkartuko dira Donostian, interes bereziko gai bati buruz hitz egiteko. ‘Talentua erakartzeko gakoak’. Bertan, hizlari bakoitzak bere ikuspegia eta esperientzia partekatuko ditu, ideiak eta indarrak norabide berean batzeko nahiarekin.
Izena emateko epea zabalik dago esteka honen bidez: IZENA EMAN