Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkarteak hurrengo lau urteotarako Plan Estrategikoa aurkeztu du

Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkarteak, -HEGANek, 2025-2028 aldiari dagokion zazpigarren Plan Estrategikoa, hurrengo lau urteotarako ekintzak zuzenduko dituen ibilbide-orria, aurkeztu du.

Ricardo Chocarro Aernnovako CEOak eta Elkarteko presidenteak zuzendu du ekitaldia, eta bertan izan da Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua. Sailburuak hitzaldian nabarmendu duenez, “Euskadiko sektore aeroespaziala etorkizuneko industriaren ikurra da, berrikuntzaren, garapen teknologikoaren eta deskarbonizazioa bultzatzeko abangoardiaren aldeko apustu nabarmenarekin; azken batean, Euskadiko sektore aeroespazialak Jaurlaritzaren hiru helburu estrategikoak ordezkatzen ditu: industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago”.

Ana Villate HEGANeko zuzendariak jarraitu zuen aurkezpena, eta Klusterraren Antolakunde Dinamizatzaile gisa, Klusterrak hausnarketa-prozesu osoan zehar landu duen estrategia, helburuak eta jarduera-ildoak partekatu zituen.

HEGANen 2025-2028ko Plan Estrategikoa

  1. urtea HEGANeko Batzorde Betearazleak osatutako Batzorde Estrategiko batek gidatutako barne-hausnarketako prozesu bat abian jartzearekin hasi zen. Batzorde Estrategikoa HEGANeko Batzorde Exekutiboak, elkartekide batzuek eta Elkarteko taldeak osatu zuten eta, lehen topaketan, goiburuko enpresen, hornidura-sareko enpresen eta erakunde teknologikoen ikuspegia jaso zuten, ingurunearen azterketa egin zuten, prozesua eztabaidatu zuten (doitu eta egutegian jasoz), entregagaien, mugarrien eta faseen inguruan hitz egin zuten, eta hurrengo Batzorde Estrategikorako zereginak zehaztu zituzten. Bigarren Batzorde horretan, Klusterraren AMIAn sakondu zen, Mapa Estrategikoaren zirriborroa prestatu zuten eta Prozesuaren egutegian aurrez ikusitako Bazkideen Bilkura prestatu zen. 2024ko HEGANen Batzar Orokorrarekin batera, eta bazkideen kopuru handia bertaratu zela aprobetxatuz, hausnarketaren aurrerapenak aurkeztu zitzaizkien eta haien iruzkinak eta beharrak lortzeko dinamika antolatu zuten. Hirugarren Batzordearen ondoren, Klusterraren Helburua eta 2028ko Jomugak berrikusi ziren, AMIA eta Erronka Estrategikoak onartzeaz gain. Gerora, 2024ko Aerotxokoa aprobetxatuz, bertaratu ziren bazkideei gogoetaren egoeraren inguruko laburpena eskaini zitzaien eta erronka estrategikoen araberako ekintza zehatzen inguruko dinamika oso sendoa egin zuten. Ondoren, abenduan egindako Batzordean (urteko azkena), jarduera-ildoak itxi zituzten, eta behin betiko idazketarako proposamena prestatu zuen Aginte Koadroak. Amaitzeko, 2025eko Zuzendaritza Batzordean onartu zuten aurkeztutako Plana.

Ia urtebeteko lana izan da, Heganeko bazkideen inplikazioarekin; izan ere, “HEGANek gure planean identifikatutako ekintzak haiei bideratzen dizkie, laguntzeko eta 2028rako espero eta proposatu den balio-hazkundean beste elementu bat izaten saiatzeko eta horretarako bultzada emateko”, adierazi zuen zuzendariak.

Honako hauek dira aurrean dugun aldi horretarako identifikatutako gakoak. Hain zuzen ere, Klusterraren estrategia zehazteko faktoreak izan dira:

  • Ez da aurrez ikusi mundu mailako gizarte, demografia eta ekonomia arloko VUCA ingurune geopolitiko2 (Volatility, Uncertainty, Complexity, Ambiguity [^2=acelerado]) horretatik egindako irteera argirik.
  • Munduak hobekuntza nabarmenak eskatzen dizkio aeronautikaren sektoreari ingurumen-inpaktuari dagokionez: neutraltasuna, produktuaren eta industria-prozesuen deskarbonizazioa, zarata, elektrifikazioa, 0 isuri, SAF, H2
  • Sektorerako aurreikuspenek datozen 20 urteotarako egungo flota nabarmen handituko dela iragartzen jarraitzen dute.
  • Aukera esparruak zabalik daude hazten ari diren segmentuetan eta bazkideek oraindik arakatu ez dituzten nitxoetan.
  • Hornidura-kateek tentsioak bizi dituzte bezeroen lehia-eskakizunengatik eta ESG (Environmental, Social and corporate Governance) irizpideengatik, bai eta merkatuko eta merkataritza arloko baldintza zailengatik ere: lehengaien, energiaren, osagai elektronikoen eta abarren kostuak, interes-tasak eta inflazioa, eta finantzaketa-zailtasunak…
  • Digitalizazio-tresnak aprobetxatzea funtsezko elementuetako bat da lehiakortasuna hobetzeko.
  • Talentuarekin lotutako arazo globala dago (gaitutako pertsonak, bokazio berriak, atxikitzea eta leial bihurtea, laneko absentismoa…).
  • Euskadiko Klusterraren inguruak indargune asko ditu (lankidetza publiko-pribatua, pertsonen prestakuntza, sare teknologikoa, industria gaitua, Klusterraren Antolakunde Dinamizatzaile aktiboa…)

Faktore horien ondorioz, Oinarrizko Elementuak, Globalak, Sektorialak eta Klusterrak deskribatzen dituen Atlas Estrategikoa prestatu da (Klusterraren Antolakunde Dinamizatzailea, ESG, Jasangarritasuna, Lehiakortasuna, Talentua, Hornidura-katea, Berrikuntza, Merkatua eta Sektorearen Babesa), eta erronka estrategiko bihurtzen dira (Balio-katea, I+G+b, Pertsonak, Nazioartekotzea eta Eragina). Horiek guztiek ahalbidetuko dute 2028. helburura iristea:

PEH2528ren hedapena

Dagoeneko abian jarri da Aginte Koadro bat, Atlas Estrategikoa Erronkaren araberako faktoreekin eta Elkartearen beraren gaitasun eta baliabideekin gurutzatu ondoren sortua. Horiek guztiek aldi horretarako ezarritako helburuak lortzen lagunduko dute: Bezeroen eskaerei erantzungo dien industria gaitua, balio-sortzailea eta globala izatea; industriari euskarri integrala emango dion I+G+b sare aurreratua izatea; eta sektorearekin sentsibilizatuta eta konprometituta dagoen administrazioa izatea.

Epe ertainera begira, mundu mailako ekonomia ahula izango dela aurrez ikusten du mundu mailako ingurune ezegonkorra dela eta. Hala ere, hazkunde-aurreikuspen oso positiboak izango dituela aurreratu du, eta horrek aukeraz betetako esparru zabala irekiko du. Horiek, aldi berean, “digitalizazioaren, eraginkortasunaren, jasangarritasunaren, finantzaketaren eta talentuaren arloetan aurre egin beharreko erronka handiak ekarriko dituzte, eta guztion laguntzarekin aprobetxatzeko gai izango gara: Klusterra, bazkideak eta administrazioak”, HEGANeko presidenteak azpimarratu zuenez.