2008an Lasarte-Orian (Gipuzkoa) sortutako enpresa da Iametza, komunikazioan eta digitalizazioan espezializatua. Komunikaziorekin eta digitalizazioarekin zerikusia duen proiektu desberdinak, hala nola sentsibilizazio-kanpainak, webguneak, aplikazio mugikorrak eta cloud zerbitzuak. 14 langile ditu, eta administrazio publikoarekin eta kultur eta gizarte eremuko erakunde desberdinekin egiten du lan, batez.
Azken urteetan Iametzak software librearen aldeko apustua egin du, ?Next Cloud? plataformaren bidez. “Pandemiaz geroztik tresna honen erabilerak gorakada handia izan du. Gure bezeroek beren online bulegoa izan dezakete, eta gure funtzioa, instalazioaz, mantentze-lanez eta prestakuntzaz gain, bezero bakoitzaren neurrira egindako tresna berritzaileak sortzea da. Adibidez, itzulpen eta transkripzio funtzio bat txertatu dugu duela gutxi”, adierazi du Eli Pombo Iametzako kudeatzaileak. Gipuzkoako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du, Hazinnova programaren bidez, tresna hori enpresa industrialetara eramateko, merkatu horretan finkatzea baitu helburu.
Iametzak bere sorreratik oinarri izan duen zutabeetako bat euskararen erabilera sustatzea da, esparru digital eta komunikatiboetan. “Gure bokazioa euskaraz lan egin nahi duten erakundeei baliabide digitalak, profesionalak eta garatuak euskaraz eskaintzea da, geroz eta eskuragarriago bihurtuz”, aitortu du Eli Pombok.
Zentzu horretan, Puntu.eus Fundazioarekin elkarlana abiatu dute. Aurten adibidez Labur.eus argitaratu dute, euskarazko URLak laburtzeko tresna. Horretaz gain, egun Iametzak ni.eus euskarazko doako posta zerbitzuaren mantentze teknikoko lanak burutzen ditu, Puntu.eus-ekin duen elkarlanaren eraginez. Iametzak, Ametzagaina eta Argiarekin batera, Euskara Bildua jardunaldiak antolatzen ditu baita ere, teknologia eta euskara alorrean erreferentziazkoa den urteroko topaketa.
Etorkizunari begira, konpainiak bere soluzioetan berritzen jarraitzea du helburu, zerbitzu pertsonalizatuagoak eskaintzeko. Halaber, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteko kide izanik, (Gaiaren parte) hizkuntzen kudeaketa eta horrek dakartzan behar teknologiko eta komunikatiboak asetzeko soluzioak eremu sozioekonomikoan zabaltzeko helburua dauka, eta horrela industria-sektorean murgiltzen jarraitzeko xedea du Iametzak.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.