USA Groupek etapa berri bati ekin dio berri bazkide berriak gehituta, Portobello Capitalen inbertsio-zikloa amaitu ostean. Sarrera berri horien ondoren, honako hauek izango dira akziodunak: Stellum Capital ?Artizarra Fundazioak bultzatutakoa?, Ezten, FCR (Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa – Spri Taldea) eta Ekarpen. Gainera, hasierako bazkide industrialek bere partaidetza handitu dute.
Bazkide berriak gehituta, USA Groupek hazkunde organikoan oinarritutako hazkundea bultzatu du; hain zuzen ere, horixe da 2024-2029 Plan Estrategikoan jasotako helburuetako bat.
Gaur egun, fakturazioaren % 80 baino gehiago dator nazioarteko merkatuetatik; izan ere, bulego komertzialak ditu Alemanian, Mexikon eta Singapurren, eta bazkideak bost kontinenteetan.
USA Group industria-talde bat da, eraginkortasunerako, e-mobilityrako eta ongizaterako soluzioekin lotutako doitasunezko pieza mekanizatuen fabrikazioan espezializatua dagoena. Gaur egun, zazpi lantegi ditu Euskadin, Kantabrian, Katalunian eta Txinan, eta laster Mexikora zabaltzeko asmoa du.