Material konposatuen zulaketa one-shot tresnekin

Zubiola Azpeitian 1966an sortutako kooperatiba da. Altzarigintzarako makineriaren fabrikazioan urte batzuk eman ondoren, zura eta deribatuak ebakitzeko tresnen fabrikazioan zentratu zen. 2007an, Zubiola Azkoitian ezarri zen, automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetan sartuz diamante polikristalinozko tresnen fabrikazioaren bidez. Gaur egun, sektore horiek enpresaren negozioaren bi heren dira.