Halaber, Nazioartekotzeko Euskal Agentzia MSV industria-azokan izango da urrian.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, SPRI Taldean integratuta dagoenak, euskal enpresen presentzia babesten du aste honetan egingo den (irailak 3tik 6ra bitartean) Aberdeengo (Erresuma Batua) industria-azokan; dozena erdi bat euskal elkarte eta enpresa izango dira bertan.
Aberdeengo Oil & Gas Azokak energiaren sektoreko enpresak bilduko ditu, hala nola, Vicinay Marine, Tubacex, Alerion, Gainza Forge, Hadimek, Navacel, (UPV), Tecnalia, eta Energiaren Klusterrarekin batera. Petrolioaren eta gas naturalaren ustiapen- eta ekoizpen-sektorea urtero biltzen dira azoka honetan eta, bertan, produktu, teknologia eta sektorerako zerbitzu berrienak aurkezten dira.
Horrez gain, erakunde hau MSV industria-azokan ere izango da, hau da, Europa Erdiguneko industria-azoka garrantzitsuenean; urtero 1.600 erakusketari eta 80.000 bisitari baino gehiago biltzen dira bertan. Azoka hori Brnon (Txekiar Errepublika) izango da, urriaren 7tik 11ra bitartean. Honako enpresa hauek hartuko dute parte, besteak beste: Pick To Light, Trimek, Agme, Intermodal Forwarding eta Productos Salinas, Nazioartekotzeko Euskal Agentzia eta mugikortasun klusterrarekin batera.