AcroBioPLAST UPV/EHUko eta POLYMATeko, Paueko Unibertsitateko eta Pays de l ‘Aturri Unibertsitateko (Pirinio Atlantikoak, Frantzia) ikertzaileak inplikatzen dituen ikerketa proiektu kolaboratiboa da. Bere helburu nagusia bioplastikoen biodegradazio-prozesuen ikerketa bizkortzea da, biomedikuntzarako balio erantsiko produktu bihurtzeko.
Ekimenak bioplastikoen biodegradazioaren arloko garapena eta ikerketa- eta berrikuntza-gaitasunak sustatzen ditu. “Gure lehentasuna ezagutza fisikorako espazio komun bat sortzea da”, nabarmentzen dute proiektuko arduradunek. Hauekn esanetan AcroBioPLAStek milioi bat euro inguruko finantzaketa du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF), Interreg POCTEFA programaren laguntzaz.
“Azukrearen gehiegizko kontsumoa giza nutrizioaren osasun-arazoekin lotuta dagoen bitartean, azukreetan oinarritutako konposatu batzuek, polisakaridoak kasu, bioplastikoen biodegradagarritasuna hobetu dezakete eta aplikazio biomedikoetan hobeto aplikatu. Hala ere, industrian, bioplastikoen formulazioan azukrean oinarritutako material natural horiek oraindik garatu gabe daude”, azpimarratzen dute AcroBioPLAST.ekosustatzaileek.
Erakunde bazkide gisa parte hartuko dute EHU/UPV POLYMATek, polimeroak ikertzen dituen unibertsitateko Polimero Multipasiko Aurreratuen Fisika sailak eta Polimerbio, Euskal Herriko Unibertsitateko ?spin-off-a?, polimero biobateragarriak erabiltzen dituzten gailu medikoen diseinuan eta produkzioan espezializatua dagoena. Partner horiekin batera, Zaragozako Unibertsitatea dago, bioplastiko desberdinetarako mikroskopia-teknika desberdinekin lagunduko duena eta UPPA – IPREM (Université de Pau & Pays Adou).