Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira apirilaren 10ean Elkargi 35. Enpresa Topaketan jorratuko diren gaiak. Donostiako Kursaal Jauregian egiten den ekitaldian teknologia berriekin euskal enpresentzat zabaltzen diren aukerak aztertuko dira. Baina mehatxuak ere badira, eta inbertsioa, erregulazioa eta ikuspegia eskatzen dute, mundu digital batean enpresa-segurtasuna bermatzeko. Izen-emateak zabalik daude.

Europak bere burua berrasmatu behar du finantzaketa berritzailea, inbertsio jasangarria eta balio sendoak bultzatuz; horiek hazkundea ziurtatuko dute, gaur egungo erronka teknologiko, ekonomiko eta ingurumenekoen aurrean. Ziurgabetasun geopolitikoaz, gerra komertzial berriez eta jasangarritasunaren aldeko presioaz ere eztabaidatuko dute. Horregatik, arriskuak arintzeko, berritzeko eta epe luzerako lehiakortasuna bermatzeko enpresa txiki eta ertainek dituzten alternatibak eskainiko dira.

Adimen artifizialari, blockchainari eta zibersegurtasunari buruzko bi hitzaldirekin hasiko da jardunaldia, Alicia Pertusa BBVAko Aliantza eta Berrikuntza arduradun globalaren eta Alex Rayón Brain & Codeko CEOren eskutik. Ondoren, Enrico Letta Italiako lehen ministro ohi eta Jacques Delors Institutuko presidenteak telematikoki esku hartuko dute Europaz eta horren finantza eta baloreez hitz egiteko.

Ekitaldiari amaiera emateko, geopolitikari buruzko eztabaida egingo dute Josep Borrell EBko Atzerriko Gaietarako goi ordezkari ohiak, Juan Verde nazioarteko estratega eta Etxe Zuriko aholkulari ohiak eta Jose Manuel Garcia-Margallo Europako Parlamentuko Ekonomia Gaietarako Batzordeko presidenteorde ohiak.