Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan

Aste honetan, Singapurreko enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den Enterprise Singapore gobernu-agentziaren ordezkaritza bat Euskadi bisitatu eta Basque Trade & Investmentekin bildu da, negozio-aukera berriak esploratu eta bi lurraldeen arteko lankidetza ekonomikoa indartzeko asmoz. Oraingo egonaldian, Cikautxo, H2Site, Idom, Maier Group, Mondragon, Ormazabal, Tubacex eta Vicinay euskal enpresa garrantzitsuen ordezkariek parte hartu dute bileran, sektore estrategikoetan … Read more

Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigorrak areagotu ditu, energia, industria eta finantza arloetako murrizketekin

Europar Batasuneko (EB) Kontseiluak Errusiaren aurkako zigor-multzo berri bat adostu du, Ukrainaren aurka mantentzen duen etengabeko gerrari erantzunez. Hamaseigarren zigor-sorta hau aste honetan onartu dute EBko enbaxadoreek Estatu kideetako Gobernuen Ordezkari Iraunkorren Batzordearen (COREPER) bileran, Moskuk Ukraina inbaditu izanaren hirugarren urteurrenean. EBren zehapen-sorta berriak murrizketa berriak sartu ditu energia, industria eta finantza arloetan. Hartara, nabarmentzekoa … Read more

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu Indiako automozio merkatuaren analisia Automobilgintza sektore estrategikoa da Indiako ekonomian Sektoreak Estatuko BPGaren % 6,5 biltzen du, eta manufakturako BPGaren % 40 baino gehiago. Gainera, zuzeneko 4,2 milioi enplegu eta zeharkako beste 25,8 milioi … Read more

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Aukerak sorraraziko ditu ingeniaritzan, industria arloko makinerian, logistikan eta energiari aplikatutako teknologian diharduten euskal enpresentzat Vaca Muerta petrolio-hobia, Argentinako Neuquén, Río Negro eta Mendoza probintzietan kokatua, mundu osoko shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik garrantzitsuenetakoa da. Kalkuluen arabera, 27.000 milioi petrolio-upel baliokide izan ditzake, eta horren garapenak hidrokarburoen ekoizpena bultzatu du Argentinan, sektoreari lotutako … Read more

Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta

SPRI Taldean sartuta dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresa nazioartekotzeko agentziaren ordezkaritza batek bisita estrategikoa egin du Bavariara, lotura instituzionalak sendotzeko, enpresa-lankidetzarako aukera berriak esploratzeko eta Europan baterako ikuspegia finkatzeko. Nagore Bonilla zuzendari nagusi berria buru, misioak Bavariako ekonomiaren giltzarrizko eragileekiko lankidetza sendotzea izan du helburu, izan ere, merkatu honek, Euskadik bezalaxe, industria-oinarri … Read more

Euskadik eta Txinako Jinan hiriak automobilgintza, manufaktura aurreratua eta energia berrien arloetako lankidetza sendotu dute

Eusko Jaurlaritzak eta Jinan Txinako hiriak lankidetza-akordioa sinatu dute Jinan – Shandong eta Euskadiren artean aldebiko harremanak sendotu eta areagotzeko gai hauekin lotuta: automobilgintza, manufaktura aurreratua, energia berriak eta energia berrietarako ekipamenduen fabrikazioa. Memorandum of Understanding (EUM) hitzarmena Industriako sailburuorde Andoitz Kortak eta Jinan hiriko Udal Herri Gobernuko alkateordeak, Xie Kun jaunak, sinatu dute Euskadiko … Read more

Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren lehen edizioa ixteko, topaketa bat egin da aste honetan nazioartekotzearekin lotutako 30etik gora profesionalen partaidetzaz, eta sei saiotan modu aktiboan lagundu dute horren garapenean, orain arteko lorpenen balantzea eginez eta estrategia berriak zehaztuz enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia bultzatzen jarraitzeko. B-WOMENIN Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, SPRI Taldeari atxikitako Basque … Read more

Euskal automobilgintza sektoreak Indian duen presentzia sendotu eta negozio eta inbertsiorako aukera berriak esploratu ditu

Automobilgintza sektoreko zortzi euskal enpresak hilabete honetan Indiara egindako merkataritza-misioan bertatik bertara egiaztatu ahal izan dute Indiako merkatuan gertatzen ari den hazkunde handia, eta osagaien lokalizazio-eskaera gero eta handiagoa. Gainera, bisita honi esker, euskal enpresen presentzia sendotu ahal izan da automobilgintzako industria globalean estrategikoa bihurtu eta nazioartean gero eta garrantzia handiago duen herrialde horretan. Misioa … Read more

Eusko Ganberen topaketa Industria Sailburuarekin Euskadiko enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea bultzatzeko

Aste honetan bilera bat egin dute Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberan Eusko Ganberako ordezkariek, Euskal Merkataritza Ganberen aliantzak, eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak. Hiru Euskal Ganberetako lehendakari eta zuzendari nagusiek hartu dute parte bileran eta lankidetzan aritu dira Industria Saileko arduradunekin. Eusko Ganberak honako hauek izan ditu ordezkari: Gregorio Rojo, … Read more

Misio-plan berria, euskal enpresei merkatu berrietan sartzen laguntzeko

Euskal enpresak nazioartekotzen laguntzeko eta merkatu estrategikoetan sartzeko aukera berriak hurbiltzeko helburuarekin, Bilboko Merkataritza Ganberak, Eusko Ganberak-ekin – Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberen aliantzarekin -, batera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez, 2025. urterako Merkataritza-misioen plan bat diseinatu du, tokiko enpresekin enpresa-harremanak ezartzeko eta hainbat sektoretan … Read more