Lehendakariak «gure herrira talentua erakartzeko polo eta espazio erakargarriak sortzearen» alde egin du

Imanol Pradales lehendakariak nabarmendu duenez, Euskadi Globala estrategiaren sei jarduera-ardatz nagusietatik bi honako hauek dira: “globalki lotuta dagoen enpresa-ekosistema baten alde egitea, nazioarteko merkatuan negozio eta enplegu berriak sortzeko eta Euskadin errotzea indartzeko”, eta “gure herrira talentua erakartzeko polo eta espazio erakargarriak sortzea”. “Kanpora ateratzen den herrialdea izatetik kanpoan jokatzen duen herrialdea izatera igaro behar … Read more

Txinan finkatuta dauden euskal enpresek Asiako merkatuaren erronkak eta aukerak aztertu dituzte

Shanghain finkatuta dauden hogeita hamar bat euskal enpresak Eusko Jaurlaritzak Txinako merkatuaren erronkak eta aukerak aztertzeko bultzatutako topaketa batean parte hartu dute aste honetan. Bilera Shanghaiko Euskal Etxean egin da, eta Txinako enpresa-ingurune dinamiko eta lehiakorrean izandako esperientziak partekatu eta presentzia indartu nahi duten konpainien topagune izan da. Txinak garrantzi handi-handia du euskal enpresen nazioartekotzean, … Read more

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat

Brasilek, Latinoamerikako altzairu ekoizle nagusia eta mundu mailako bederatzigarrena den aldetik, funtsezko zeregina du siderurgia-merkatu globalean. 2023an, 31,9 milioi tona altzairu gordin ekoitzi zituen herrialdeak, hau da, aurreko urtean baino % 6,5 gutxiago. Hala ere, tokiko kontsumoak % 1,5eko hazkundea izan zuen inportazioen hazkundearen ondorioz (% 50 hazi ziren eta 5 milioi tonara iritsi ziren). … Read more

Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik Euskadiren gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batura egindako lan-bidaian. Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendariarekin batera, hainbat bilera izan ditu enpresa eta eragile ekonomikoekin Londresen, tartean Eusko Jaurlaritzak Erresuma Baturako eta Irlandarako duen merkataritza-bulegoan izandako elkarraldia, baita Quantum Motion enpresara egindako bisitaldia ere. … Read more

394 enpresak eta 582 gaztek Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-bekak jaso dituzte aurten

Guztira 394 enpresak eta 582 gaztek jaso dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentzia-Basque Trade & Investment (BTI) bidez eskainitako nazioartekotze laguntza eta bekak. Guztira, 19,3 milioi euro inguru inbertitu dira bost programa eta bi beka-planetan. Euskadiko enpresentzako atzerriratze-laguntzak 9,1 milioi eurokoak izan dira guztira, eta Sakondu, Zabaldu, … Read more

Muga-zergen igoera, EE.BB-aren administraziopean dagoen merkataritza globalean izan ditzakeen ondorioen artean

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente aukeratu izanak ziurgabetasun handia sortu du merkataritza globalean izan ditzakeen ondorioen inguruan. Egoera hori aztertzeko, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, administrazio berriak datorren urtarriletik aurrera ezar litzakeen aldaketa nagusiak aztertzeko txosten bat egin du. Dokumentuak informazio erabilgarria ematen die nazioartekotutako euskal … Read more

82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker

BEINT bekek 38 urte bete dituzte, eta haien bidez 2.100 gazte baino gehiago prestatu dira nazioartekotzean eta kanpo-merkataritzan 2025eko lehen hiruhilekoan, beste deialdi bat egingo da, 30 urtetik beherako gazteei atzerrian prestakuntza eta lan-esperientzia eskaintzeko Guztira, 82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen BEINT nazioartekotze-bekei esker. Beka horien helburua bikoitza … Read more

Nazioartekotzeari Laguntzeko Programen eta Zerbitzuen Gida 2024

Basque Trade & Investment-ek, SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin lankidetzan, Enpresen Nazioartekotzea Bultzatzeko Programen eta Zerbitzuen 2024ko Gida aurkeztu du, enpresak nazioartekotzeko eskura dauden baliabideak eta laguntzak errazago eskuratzeko. Dokumentu osoak euskal erakundeek enpresei nazioartean zabaltzen laguntzeko eskaintzen dituzten laguntza-, prestakuntza- eta zerbitzu-programak biltzen ditu, laguntza ekonomikoetatik hasi … Read more

Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori

Japoniako 30 enpresa baino gehiagok parte hartu zuten azaroaren 27an egin zen “Electrification – Basque Automotive parts manufacturers” webinarrean, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) ACICAE Automozioaren Euskal Klusterrarekin lankidetzan antolatutakoa. Jardunaldiaren helburu nagusia Euskadi eskualde berritzaile eta Europako automozio-industriako lider gisa kokatzea izan zen, euskal industriaren gaitasun teknologikoak eta industrialak sektoreko eragile japoniar nagusien aurrean … Read more

Euskadik eta Alemaniako hegoaldeak adimen artifizialean eta fabrikazio aurreratuan duten harremana indartu dute

Euskal industriarentzat funtsezkoak diren teknologia berrietan enpresen arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin, Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldearen barruan dagoen euskal enpresen nazioartekotzerako agentziaren eta Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) erakundearen ordezkariek osatutako ordezkaritza batek Bavaria eta Baden-Württemberg bisitatu zituen. Misioan, adimen artifizialeko eta fabrikazio aurreratuko aukerak aztertu ziren, Alemania hegoaldeko garapen teknologiko eta industrialeko … Read more