Mondragon Unibertsitateak antolatutako lehiaketak 100.000 euro banatuko ditu proiektu teknologiko jasangarriak martxan jartzeko beketan

Oinarri teknologikoko ideia berritzaile guztiek lekua dute Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sustatzen duen Enpresa Sortuz lehiaketan. Jende askok ezin du negozio-ideia bat gauzatu baliabiderik ez duelako. Hori dela eta, Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berriak 100.000 euroko diru-zuzkidura eskaintzen du, oinarri teknologiko eta jasangarriko proiektuak gauzatzeko. Fagor Taldearen, Orbearen eta Centro Stirling sozietatearen laguntzari esker lortu … Read more

MUBIL Mobility Awards sarien hirugarren edizioak proiektu berritzaile berriak bilatzen ditu

MUBIL Mobility Awards sarien hirugarren ediziorako izen-emateak irekita daude jada, proiektu irabazle berrien zain, 35.000 euroko zuzkidura ekonomikoarekin eta enpresa-garapena sustatzeko eta bultzatzeko euskarriarekin. Sari horien bidez, mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren euskal ekosistema garatzen lagunduko duten proiektu ekintzaileak identifikatu eta babestu nahi dira, lurralde barrukoak zein kanpokoak. MUBIL Mobility Awards sariek lotura puntuak ezarri nahi … Read more

Lanit Taldea, datuen analisian espezialista, enpresen jarduera errazteko helburuarekin

Lanit Taldea Urdulizen (Bizkaia) egoitza duen enpresa bat da, 2015ean sortua. Lehen urteetan merkatuan posizionatu ondoren, enpresa datuen analisian espezializatu da. “Gure xedea datua negozioari hurbiltzea da, eta horrela enpresaren onura lortzea, aplikazioetan, erabakitze sistemetan, IArekin edo monitorizazio masiboarekin”, azaldu du Javier Lastra Noriegak, Laniteko zuzendariak. Gaur egun, 35 aholkularik osatzen dute plantilla, eta datozen … Read more

Kidek Bizkaian zentralizatu du bere ekoizpen guztia 7 milioiko inbertsioarekin

2022an fakturazio-zifrak % 20 handitu ondoren, Kidek instalazioak zabaltzearen eta digitalizatzearen aldeko apustua egin du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Guztira 7 milioi euroko inbertsioa eginda, ekoizpen guztia Berriatuan (Bizkaia) zentralizatzea erabaki dute, Kunshan (Txina) eta Arronako (Gipuzkoa) lantegiak atzean utzita, eta 2.800 metro koadro baino gehiagoko handitzea ere egin dute. Era berean, dagoeneko hasi da … Read more

EHUko udako ikastaroen barruan lan-mugikortasun planei buruzko mintegi bat egingo da ekainean

Mugikortasun eta Logistika Klusterrak udako ikastaro bat antolatu du lan-mugikortasun planei buruz.  Euskadin, 2022az geroztik, 100 langiletik gorako enpresak behartuta daude proiektu bat izatera euren langileek etxetik lanpostura egiten dituzten joan-etorrietarako. Ikastaroa ekainaren 22an egingo da Donostiako Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroen barruan eta Mubil, Gipuzkoako Mugikortasun Berriaren Zentroaren laguntzarekin. Zabalik … Read more

Quiltonek ura tratatzeko makineria banatzen du hogeita hamar herrialde baino gehiagotan

Duela lau hamarkada hasi zen Quilton ura tratatzeko neurrira egindako makineria diseinatzen eta eraikitzen, “kalitate onenekoa eta mantentze-lanik txikienekoa”, aitortu du Jon Ander Gil Quiltoneko zuzendariak. Bizkaiko enpresak helburu hau ezarri du: “nazioarteko merkatuan gatzgabetzeko, jasotzeko eta hondakin-urak biltzeko proiektuak ezartzea, eta tratamendu trinkoetarako garapen berriak martxan jartzea”.   Euskal enpresak esperientzia handia du nazioarteko proiektuetan, … Read more

Euskal startup eta ETEentzako aukerak GreenSME proiektu europarraren eskutik

Manufaktura-enpresa txiki eta ertainen iraunkortasun sozial, digital eta ekologikorako trantsizioak baliabide ekonomikoak izan ditzake haien gaitasun teknologikoa indartzen laguntzeko, bai eta klima-ikuspegitik lehiakorragoak eta neutroagoak izateko ere.   GreenSME proiektuak Europako finantza-laguntza ematen die jasangarritasuna hobetzeko interesa duten industria-enpresa txiki eta ertainei, teknologia aurreratuen eta gizarte-berrikuntzaren bidez; aukera interesgarria modu horrelako proiektuentzat, eta, beraz, baita … Read more

Ontzigintza Jasangarriaren Erronka ? EKPboat Proiektua

Webinar informatiboa – Ikusi bideoa esteka honetan: Consulta Preliminar al Mercado – Proyecto EKPboat EKPk kudeatutako kirol-portuen ehuneko handi bat ontziek betetzen dute. Ontzi horien eraikuntzak hondakin ugari sortu ditu historikoki, eta birziklatzea eta aprobetxatzea oso garestia eta teknikoki konplexua da. Zehazki, beira-zuntzean oinarritutako material konposatuetan egindako ontziak dira EKPren portuetako flota gehienak, eta nekez … Read more

Categories Uncategorized

+INDUSTRY 2023 ekitaldiak industria aurreratuaren arloko 700dik gora enpresa lider bilduko ditu SPRIren babesarekin

Bilbao Exhibition Centre industria aurreratuaren topagune estrategiko bihurtuko da ekainaren 6tik 8ra, hantxe egingo baita +INDUSTRY 2023 ekitaldia, Smart Manufacturing-ari eskainitako Espainiako plataforma handiena. Hogei herrialdetako 722 konpainia erakusketarik parte hartuko dute topaketan, 912 produktu eta 132 nobedade egongo dira ikusgai, eta 50 hizlarik hitzaldiak eskainiko dituzte. + Industry ekitaldiak SPRIren babesa du, eta baliagarri … Read more

Forest Pioneerrek balio ekonomikoa sortu nahi du Europan baso-ustiapena mekanizatuz

Forest Pioneer taldea Irunen sortu zen 1998an, Emilio Bravo fundatzailea baso-ingeniari graduatu eta Finlandiara joan zenean. “Bertan sortu zen AFM-Forest buru prozesatzaileen fabrikatzailearekiko lankidetza”, gogoratu du Aitziber Marín enpresako gerente eta Marketin eta Komunikazio arduradunak. Bi urte geroago, Gipuzkoako udalerrian basogintzako makineriaren lehen bulego komertziala eta zerbitzu teknikoa sortu ziren: “Hortik aurrera, Espainiako eta Frantziako … Read more