INIZIA Campus, BIC Araba-rekin: Design The Future lantegiaren beste edizio bat

Design The Future (Terraforming) lantegiari esker, UPV/EHUko hamabi ikaslek aukera paregabe bat dute Genevan (Suitza) Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) erronketan parte hartzen duten ikertaldeen eguneroko lanarekin bat egiteko. Hautatutako pertsonak Arabako Campusean matrikulatuta daude edo, Gasteizen helbideratuta egonda, UPV/EHUren beste campus batzuetan matrikulatuta daude. Hautatutako ikasleek astebete igaroko dute CERNen, unibertsitate kolektiboaren eta ikerketa … Read more

Ibilgailu astunen elektrifikazioari buruzko txosten berria

2022ko urrian egin eta INTERGUNE+ 2022 ekitaldian aurkeztu den txosten honek aztertzen du nola ekin dioten ibilgailu astunek, zehazki, kamioiek zero isuriko mugikortasuneranzko trantsizioari. Elektrifikazioa joan den hamarkadan iritsi zen autobusekin, eta orain kamioien txanda da.  Dagoeneko frogatuta dago posible dela eskualde mailako entrega-trafikoa elektrifikatzea, eta bateriak, gero eta merkeagoak eta iraunkorragoak direnak, distantzia luzeko … Read more

Adimediak produktu digital berritzaileak garatzen ditu enpresa eta erakunde publikoentzat

Adimedia komunikazio interaktiboan espezializatutako enpresa da, Irunen (Gipuzkoa) du egoitza, eta enpresei eta erakundeei laguntzen die Interneten presentzia-estrategiak garatzen eta produktu eta zerbitzu digitalak sortzen. Nabarmentzekoa da datorren urtean 25 urteko ibilbidea ospatzen duela, eta horrek Euskadiko sektore horretako enpresa beteranoetako bat dela aitortzen du. “Gure jardueraren hasieratik argi geneukan sormena eta teknologia uztartu behar … Read more

Ortzek, lehen ontzi elektriko-hibridoak ‘made in Euskadi?, nazio-mailan ospe handiena duen berrikuntza-saria eskuratu du

Ortze, lehen ontzi elektriko-hibridoa ‘made in Euskadi?, ?D+I Innovation Award 2022?-etan saritua izan da, nazio mailan ospe handiena duten berrikuntza-sarietan. Invertiak, El Español egunkariak eta Disruptores e Innovadores (D+I) atalak bultzatutako sari hauek joan den azaroaren 10ean ospatu ziren Madrilen. Zehazki, Ingeteam buru duen proiektuaren saria Teknologia-zentroek edo parke zientifikoek bultzatutako ekimenik onena kategoriari dagokio.  … Read more

1.200 lagunetik gora bildu dira SPRI Taldeak bultzatutako teknologia berriei buruzko LibreCon2022 ekitaldian

Teknologiaren sektoreko huts egin ezinezko eta erreferentziazko ekitaldi bihurtuta bukatu du aurtengo edizioa LibreCon 2022 ekitaldiak. Kongresua SPRI Taldearekin (Eusko Jaurlaritzaren enpresaritza arloko agentziarekin) lankidetzan antolatu da, eta iraun dituen bi egunetan teknologia irekien garapenarekin lotutako 1.200dik gora profesional, enpresa eta erakunde erakarri ditu. 70 ekitaldi baino gehiago egin dira lau espaziotan: Inspiration Space, Open … Read more

Histocellek instalazio berria zabaldu du, terapia aurreratuetako botikak fabrikatzeko

Histocell Euskadiko biofarmazeutikak  Larrabetzuko fabrikazio-instalazio berria inauguratu du gaur goizean, terapia zelularreko botikak eta botika biologikoak fabrikatzeari ekiteko. Instalazio berri horretan, hamar aldiz handiagoa izango da horrelako produktuak ekoizteko ahalmena; izan ere, arlo horretan ahalmenik handiena duten fabriketako bat da Estatuan. Proiektuak Cardiva enpresaren  kolaborazioa izan du. Histocellen bazkidea da, eta, 2021. urteaz geroztik, akziodunetako … Read more

Claudio Orrego Larrain, Txileko Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernadoreakin bilera

Claudio Orrego Larrain, Txileko Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernadoreakin bilera SPRI Taldeak eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Agentziak Txileko Santiago Metropolitar Eskualdetik etorritako eta Claudio Orrego Larrain gobernadorea gidatutako ordezkaritzaren bisita jaso dute. Aitor Urzelai, Ainhoa Ondarzabalekin batera, buruzagi eta bere taldearekin bildu dira, azken egunotan euskal lurretan lan agenda garrantzitsu bat garatzen ari dena:  hitzordu … Read more

NOVARGI, nazioarteko energia-industriarako prozesu-ekipoak

NOVARGI 2004an Gasteizen sortutako enpresa da, eta energia-sektorera zuzendutako prozesu-soluzioen eskaintzan espezializatuta dago. Enpresak petrolioa eta gasa prozesatzen, erregaiak sortzen edo produktu petrokimikoak sortzen aritzen diren bezeroentzat egiten du lan, batez ere. REPSOL, CEPSA, ADNOC, AIR LIQUIDE edo TOPSOE bezalako konpainia garrantzitsuek egoitza nagusia Arabako Parke Teknologikoan duen enpresaren zerbitzuak eta produktuak kontratatzen dituzte.  Nabarmentzekoa … Read more

Sprilur-ek bukatu du Legazpiko Sidenor lantegi zaharra berrurbanizatzeko lanen lehen fasea

Erauzitako hondakin-materialen %85 (16.581 metro kubiko) obran bertan aprobetxatu eta berrerabili da, bete-lanak eta atontze-lanak egiteko.   Sprilur-ek abenduan -hasieran aurreikusten zen baino lehenago- amaituko du Legazpiko Sidenor siderurgia-lantegi zaharraren 90.882 metro koadroko azalera berrurbanizatu eta berrantolatzeko lanen lehen fasea. Urtebete igaro delarik lanak hasi zirenetik, jarduera hau dugu Sprilur-ek azken urteetan berraprobetxatzeko bereganatu duen … Read more

Bizkaiak bere indarguneak erakutsi ditu South Summit Ecosystem Builders-en lehen edizioan

B Accelerator Tower-ek South Summit Ecosystem Builders ekimenaren lehen edizioa hartu du, ekosistema ekintzailearen eta energia-trantsizioan eta 4.0 industrian ardaztutako berrikuntzaren topaketa, ekintzaileak, korporazioak eta inbertitzaileak biltzen dituena. Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, topaketari hasiera eman dio Maria Benjumearekin, South Summiteko presidente fundatzailearekin, batera. Unai Rementeriak lurraldeko ekosistema azpimarratu du, lurraldearen indarguneetatik bertatik abiatuta nazioartean … Read more