Xare, enpresa, erakunde eta profesionalentzako zibersegurtasun soluzioak

Xare enpresa gipuzkoarra 2006an jaio zen, eta Basque Cybersecurity Centreko (BCSC) zibersegurtasun-katalogoa osatzen duten enpresetako bat da. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan adituak diren enpresak akreditatzen ditu. Horrela, Xarek kalitate estandarrak bermatuta dituzten zerbitzuak eskaintzen ditu, segurtasun informatikoari dagokionez. Enpresan hamar pertsona ari dira lanean, eta haien zerbitzuetako bat zibersegurtasuneko aholkularitza eta auditoria teknikoa … Read more

SPRIren jardunak ?Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailean?

Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailea, 2021eko urrian Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek aurkeztutako tresna da, enpresa pribatuek eta erakunde publikoek hizkuntzak kudeatzeko erabiltzen dituzten praktikak partekatzeko eta zabaltzeko helburua duena. Spri, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak lau praktika argitaratu ditu bilatzailean: Euskara Sariak: 2015.urtean abiarazitako ekimena, urtean zehar euskararen ikasketan eta erabileran lan eskerga egin duten langileak aitortzeko. Euskara … Read more

Etorkizuneako elikadura ardatz duen proiektu ekintzaile eta digitala da ‘ELIKER’

ELIKER etorkizuneko elikaduran zentratutako proiektu ekintzaile eta digitala da, Tolosako eta Tolosaldeko elikaduraren balio-kateko hainbat eragilerekin lankidetzan, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, proiektu iraunkorrak garatzeko eta sektorearen erronkei erantzuteko helburuarekin. Horretarako, zerbitzu eta produktu berriak sortzeko lankidetza-aukera berriak identifikatuko dira, salmenta-modu berriak eta packaging modu berriak landuko dira, elikaduraren topaketa-ekitaldi bat egingo da, azoka berezien sorrera sustatuko da … Read more

Avansitek aurrera pauso bat eman du fabrikazio aurreraturako material eta konposite polimerikoen garapenean

Duela gutxi amaitu da Avansite ?Fabrikazio aurreraturako konposite iraunkorren belaunaldi berria? proiektua, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den Gaiker zentro teknologikoa buru duela. Gainera, SPRI Taldearen Elkartek laguntza-programaren esparruan garatu da proiektua. Gaikerren gidaritzapean, Euskadiko beste zazpi eragilek, Cidetec, Ideko, Leartiker, Tecnalia, Tekniker (denak BRTA aliantzako kideak), UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitateak beren … Read more

Mccgraphics, arte grafikoetako kooperatiba bat bere negozioaren % 50etik gora esportatzen duena

Errenterian kokatutako Mccgraphics enpresa Mondragon Taldearen barruko kooperatiba bat da eta inprimaketa industrialaren arloan ari da lanean.  Errotatibako inprimaketa industriala egiten duen Euskadiko enpresa bakarra da, eta bere produkzioaren % 50 baino gehiago esportatzen du. Enpresa horrek SPRI Taldearen Zibersegurtasun Industrialeko programaren laguntza bat jaso du. Mccgraphics enpresak arte grafikoen arloko hiru kooperatibez osatutako talde … Read more

SPRI Taldea bere jardunbide egokiengatik saritua izan da Lehiaren Euskal Agintaritzaren eskutik

SPRI Taldeak KOMP saria lortu du lehiaren arloan egindako jardunbide egokiengatik. Lehiaren Euskal Agintaritzak ematen duen sariaren lehen edizioa izan da hau eta gaur banatu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, LEAren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldian. Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiak sektore publikoari eskainitako saria jaso du, Taldeak bere enpresa-kudeaketan lehiaren aurkako jardunbideak prebenitzeko sistema eraginkorrak integratzearen … Read more

Bizkaia Enpresak berrikuntzari, lehiakortasunari eta ekintzailetzari buruz hausnartu du

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko enpresa eta ekintzailetza sarea bildu du BECen Bizkaia enpresa urteroko topaketan, eta aurten berrikuntzako corporate venturing ereduari buruz hausnartu dute.   Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, lurraldeko enpresek ekonomia berreskuratzeko egiten duten lana azpimarratu du eta ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiak ekonomia garapena eta ongizatea bermatzeko baldintzak sortzen jarraituko duela. “Bereziki … Read more

CTT Automociónek 4×4 Ineos Grenadier berriaren txasiserako piezak fabrikatuko ditu

Volkswagen, Renault, Ford, Mercedes edo Stellantis marketako piezen eta ibilgailuen eserlekuek CTT Automoción enpresa bizkaitarraren sinadura daramate. Euskal konpainiak bi hamarkada baino gehiago daramatza metalezko piezak fabrikatzen, metalezko hodiak edo zumitzak oinarri hartuta, batez ere automobilgintza sektorerako. Gaur egun, euskal enpresak ibilgailu pieza ezberdinak fabrikatzen ditu. “Batez ere ?Cros Car Beam? (aurreko panelak) eta eserlekuetarako … Read more

BIND 4.0k 4.0 Industriaren 30 arrakasta kasu baino gehiago aurkeztuko ditu DEMO DAY 2022 ekitaldi presentzialean

BIND 4.0 DEMO DAY 2022 ekitaldian 4.0 Industriako 30 bat proiektu disruptibo aurkeztuko dira, startupek eta sektoreko enpresa handiek elkarlanean garatu dituztenak industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloetan. Sektorearen erreferentziako berrikuntza-ekitaldietako bat da, eta aurrez aurre elkartuko ditu industriako eragile nagusiak, horien artean, enpresa lider handiak, startupak, enpresa teknologikoak eta berrikuntzaren … Read more

Ukrainiako gerra dela eta, Eusko Jaurlaritzak aukera emango die enpresei dirulaguntzen ordainketak atzeratzeko eta inbertsioak geroratzeko

Eusko Jaurlaritzak aukera emango die enpresei bost programatako dirulaguntzen ordainketak atzeratzeko eta inbertsioak geroratzeko, Ukrainiako inbasioaren ondorioak direla eta, ez dezaten izan likidezia eta kaudimen arazorik. Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antzeko neurri bat hartu zuen iaz Covid-19ak enpresetan eragin zituen arazoak arintzeko. Hala, Eusko Jaurlaritzak aukera emango du Gauzatu-Industria, Gauzatu-Atzerriko Ezarpenak, Indartu, Bideratu … Read more