Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuneko euskal ekosistema aurkeztu du Txekian

Eusko Jaurlaritzak “zibersegurtasuneko euskal ekosistema” aurkeztu du Txekian, SPRI Taldeak Euskadiren eta Txekiaren arteko harreman estuak direla-eta antolatutako jardunaldi batean. Azken urteotan asko garatu eta sendotu dira bi herrialdeen arteko harreman instituzional eta enpresarialak, ikusi da interes ugari partekatzen dituztela eta elkarren osagarri izan daitezkeela hainbat alderditan, eta hartara, ahalegin berezia egin da loturak estutzeko … Read more

Easo Ventures, Mondragón Fondo de Promoción FCR eta GSR-k burututako 400.000?-ko erronda bereganatu du Oroik

Oroi euskal startupa adineko jendearen ongizate eta estimulaziorako errealitate birtualeko konponbideak garatzen jarduten da. Arrakasta izan du bere lehenbiziko finantzazio-erronda, 400.000? eskuratuz. Easo Ventures, Clave Capital, Mondragón Fondo de Promoción FCR fondoen kudeatzailea, eta egoitzen kudeaketarako kooperatiba (GSR) izan dira erronda honen buru. Kapitalaren hazkunde honi esker, Oroik Frantzia, Alemania edota Finlandia bezalako herrialdeetara zabaldu … Read more

Merkatuak kanpoan eskaintzen dituen Aukerak. Sektoreak eta herrialdeak.

SPRI Taldearen enpresen nazioartekotzerako euskal agentziak, Basque Trade & Investment-ek, buletin berria atera du, sektore eta herrialde anitzeko merkatu-aukerei buruzko informazioaz. Dokumentuak Proiektuak, Berriak eta Tendentziak biltzen ditu, Adimen Lehiakorraren Unitateak identifikatu eta segmentaturik. Unitate honek oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu euskal enpresentzat, kanpo-merkatuetan interesak izanik. Zehazki, txosten honek Automozioa, Tren-sektorea, Energia, Biomedikuntza, … Read more

Additout enpresak adimen artifizialean oinarritutako sistema bat sortu du Dublingo unibertsitate garrantzitsuenerako

Additout euskal enpresak UCD Dublingo unibertsitate nagusia osatzen duten pertsonei arreta emateko zerbitzu berri bat jarri berri du martxan. Bertan, 40.000 pertsona inguru bizi dira, ikasleen eta langileen artean. Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio) kokatuta dagoen enpresa bizkaitarrak hizkuntza naturala ulertzeko sistema bat erabili du, zeinak hainbat hizkuntzetan era guztietako galderei erantzuna ematen laguntzen duen, arazoak konpontzeko eta informazioa … Read more

Txostena: Automobilgintza Argentinan

Urteko lehen seihilekoa amaituta, industriako aldagai nagusien portaerak zeinu negatiboekin jarraitzen du, handizkako salmentek izan ezik; izan ere, horiek motorizatu egin ziren gobernu nazionalak duela gutxi abiarazi duen “Ekaina 0km1 Plana” abian jartzearen ondorioz. Handizkako salmentei dagokienez, ekainean 36.501 ibilgailu merkaturatu ziren, aurreko maiatzean baino % 30,6 gehiago, eta iazko hil berean baino % 34,1 … Read more

Uruguaik ?Amurrio Ferrocarril? enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza

  Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta Montevideoko portua lotuko dituen “Trenbide Zentrala” proiektu estrategikorako   Euskadin badago trenbideen sektorearekin lotura estua duen eremu geografiko bat, Aiarako Harana, eta haren bihotzean, Amurrion, dago Amurrio Ferrocarril y Equipos enpresaren egoitza. Enpresa hori sektoreko jardueraren enbaxadore onenetako bat da eta trenbideetako goi-mailako teknologian … Read more

Automozio sektoreko euskal enpresek euren eskaintza aurkeztu diote Alemaniako fabrikatzaile bati Mexikon

Mexikoren, Estatu Batuen eta Kanadaren arteko merkataritza libreko akordio berria (TMEC) sinatu izanak mugatu egin du merkataritza libreko gune horretara kanpotik sar daitezkeen automozioko osagai eta ibilgailuen kopurua. Eszenatoki komertzial berri horretan, sektoreko enpresa asko ahaleginetan dabiltza eskualdean duten hornitzaile-katea osatzeko.   Mexikon lan egiten duten automozioko osagaien hogei bat euskal enpresarekin eta zerbitzu- eta … Read more

Errusiako automobilgintzari buruzko txostena: Atzeraka doan merkatu baten aukerak

Desazelerazioa gorabehera, automobilgintza da Errusiako Federazioaren industria-sektore nagusietako bat. Errusiako ibilgailu-merkatuan geldialdia nabaria da. 2019an, ekoizpena %2,5 murriztu zen, 1,3 milioi unitatera jaitsiz, eta barne-merkatuak ez du 2 milioi unitate gainditzen. Joera negatibo hau areagotu egin da atzerriko fabrikatzaileen plantak ixtearekin eta inbertsio-kontratu bereziek (SPIC) sortutako ziurgabetasunarekin, hau da, inbertitzaileentzat tresna estrategiko nagusietako bat. COVID-19aren … Read more

COVID-19ari buruzko asteroko txostena herrialdeka. Inpaktu ekonomikoari buruzko datuak, neurriak eta murrizketak.

BasqueTrade & Investment agentziako lantaldeak informazio baliagarria ematen du COVID-19ak beste herrialde batzuetako ekonomian, bereziki guk presentzia daukagunetan, duen inpaktuari buruz. Hala, Covid-19ari buruzko asteroko txostenek azaltzen dute gaitzak nolako inpaktua izan duen ekonomian, industria-sektoreetan eta zerbitzu nahiz finantza-sektorean, bai eta herrialde desberdinek nolako euste-neurri ekonomikoak eta murrizketak aplikatu dituzten. Datu horiek astero eguneratzen dira, … Read more

Singapurren gidabaimena lortzeko euskal simulagailuak

Singapurreko hiri-estatuan gidatzeko baimena eskatzen duten pertsonek zenbait proba egin beharko dituzte Euskadin sortutako simulagailuetan, azken azterketa praktikoa egin aurretik. 375 simulagailu mundu osoan zehar dituen Lander Simulation & Training Solutions enpresa donostiarraren erantzunak aukera eman du Asiako hiriko Zirkulazio–Poliziaren araudi berria betetzeko. Araudi horrek trafiko-simulazioetan parte hartzera behartzen du orain, etorkizuneko gidariak errepidera irten aurretik.  2019an proba pilotu bat egin zen, gidaria trebatzen dituzten hiru zentroekin: Comfort Delgro Driving Center, Singapore Safety Driving Center eta Bukit Batok Driving Center. 2019ko abendutik … Read more