Euskal partaidetza duen proiektu europar batek arraroen familiako metalak berreskuratu nahi ditu
‘Lur arraroak’ deitzen zaio taula periodikoko 17 elementuz osatutako talde bati. Propietate magnetiko, luminiszente eta elektrokimiko bakarrak dituztenak dira, eta horrek berebiziko garrantzia ematen die egungo teknologia garatzeko. Munduko industriak bizi duen trantsizio energetikoaren aurrean, mota horretako lehengaien eskaria egunetik egunera handitzen ari da, energia berriztagarriak, mugikortasuna edo robotika bezalako sektoreetan erabiltzen baitira. Europak elementu … Read more