Euskadi eta Txile ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzeko lanean ari dira

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik, Txileko 70 enpresaburuk –gehienak euskal diasporaren ondorengoak– osatutako ordezkaritza etorri da Euskadira. Hiru egunez agenda ekonomiko eta instituzional betea izango dute, eta, amaitzeko, ostiralean Imanol Pradales lehendakariak egingo die harrera. Txileko enpresaburuen konfederazio nagusiko presidentea buru duen ordezkaritzak zenbait enpresa eta erakunde bisitatuko ditu. Bisita horien helburua da, … Read more

Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei

Energiaren sektoreko euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak landutako Behatoki Eolikoaren azken edizioa (4. edizioa, 2024ko azken hiruhilekoa eta 2025eko lehena hartzen dituena). Txostenak sektorearen mundu mailako bilakaera jaso du, instalatutako gaitasunari, zorroan dauden parkeei, enkanteen dinamikei eta egiturazko erronka nagusiei arreta berezia emanez. Behatokiak goranzko … Read more

Hidrogenoaren euskal ekosistemak loturak estutu ditu Japoniarekin sektorearen nazioarteko foro nagusian

Hidrogenoaren energia sektoreko euskal enpresek World Hydrogen Summit 2025 topaketan parte hartzeko aukera izan dute astearte honetan. Hidrogenoaren garapenari buruzko nazioarteko ekitaldi nagusia Holandako Rotterdam hirian antolatu da aurten, eta mundu osoko energiaren arloko 15.000 profesional baino gehiago bildu ditu. Testuinguru honetan, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Japan … Read more

Estatu Batuetako merkatu aeroespazialak jaun eta jabe jarraitzen du industriaren dibertsifikazioagatik eta profil esportatzaile sendoagatik

Txosten honekin tresna erabilgarria eskaini nahi zaie sektoreko euskal enpresei, aukera zehatzak identifikatu, Estatu Batuetako merkatuaren logika hobeto ulertu eta haien gaitasunei egokitutako sarbide-estrategiak garatzeko aukera izan dezaten. AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak Estatu Batuetako administrazio berriak prestutasun handiagoa erakusten du Dokumentu berri honek AEBetako ekosistema aeroespazialari buruzko ikuspegi zehatzagoa jaso du, haren negozio-bolumenaren … Read more

Euskal enpresek Bogotako hiri-eraldaketari lotutako aukerak esploratu dituzte

Kolonbian finkatutako euskal enpresek SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Kolonbiako bulegoak antolatutako lan-gosari batean parte hartu zuten joan den astean Bogotan. Topaketa Bogotako Alkatetza Nagusiaren eta Barrutietako Plangintza Idazkaritzaren lankidetzaz egin zen, eta erakundeen zein sektore pribatuaren ordezkariak bildu zituen hiriko proiektu estrategiko handiei heltzeko. Jardunaldian azpiegituretan espezializatutako … Read more

BEINT bekek ehun hautagai baino gehiago bildu dituzte azterketa-egunean

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BasqueTrade & Investmenten (BasqueTrade) bitartez sustatutako nazioartekotzeko BEINT beken azterketa-eguna antolatu zen joan den larunbatean. Unibertsitateko titulazioa duten Euskadiko 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta, bi urteko iraupena duen programa esperientzia paregabea eskaintzen du nazioarteko merkataritzaren arloan, merkatu globaletan jarduteko trebetasun estrategikoak lortzeko aukera emanez. Guztira 134 pertsonak (73 emakumek eta … Read more

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzen jarraitzen du

“Muga-zergen gerraren aurrean, sinetsita gaude Japoniarekin harremanak estutzea funtsezkoa dela, Japonian ezagut ditzaten Euskadik teknologian eta industrian dituen lehen mailako gaitasunak, eta Europan erreferentziatzat har dezaten balizko inbertsioei begira”, aditzera eman du Jauregi sailburuak. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea Japoniara joan dira, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak estutzen jarraitzea … Read more

Txosten estrategikoak, euskal enpresa-sareari automobilgintzako berrikuntza globala hurbiltzeko

Euskal enpresek informazio zehatza eskura dezakete dagoeneko, Alemanian, Estatu Batuetan, Txinan eta Japonian 2024aren amaieran eta 2025aren hasieran antolatutako automobilgintzaren nazioarteko azoka nagusietako bostetan aurkeztu diren produktu eta teknologia berriei buruz. Hauexek dira estali diren ekitaldiak: IAA Transportation (2024ko iraila, Hannover) The Battery Show North America (2024ko urria, Detroit) International Suppliers Fair, IZB (2024ko urria, … Read more

Zerbitzu aurreratuetako euskal enpresen nazioartekotze-estrategiak, aztergai

Zerbitzu aurreratuen sektorea, zerbitzu informatikoek, zerbitzu teknologikoek, zerbitzu profesionalek eta sormen-zerbitzuek osatua, funtsezkoa da ekonomia baten eta bere industriaren lehiakortasunean. Kalkuluen arabera, Euskadin 5.000 baino gehiago zerbitzu-enpresa aurreratu daude, eta horietatik ia % 5 esportatzaileak dira. Kolektibo esportatzaile hori informatika- eta teknologia-enpresek osatzen dute gehienbat. Zerbitzu aurreratuetako euskal enpresek askotariko estrategia erabiltzen dituzte jarduera nazioarteko … Read more

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan

Euskadiko enpresek Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako profesionalekin elkartzeko aukera izango dute 23 herrialdetan, atzerrian negozioak sustatzeko. Topaketak 30 minutukoak izango dira eta maiatzaren 26an, 27an eta 28an egingo dira hiru lurraldeetan. Hala, 26an Bizkaiako Parke Teknologikoan, 27an Donostiako Tabakalera eraikinean eta 28an, Miñaoko Arabako Parkean. Basquetrade International Meetings izeneko topaketak nazioartekotzean interesatuta … Read more