Egoitza Agurainen duen Agua Embrujada artisau-teak eta -infusioak egiten dituen enpresa da. 2023an sortu zenetik, sektoreko erreferente bihurtu da nazio mailan. Haren hazkundea berrikuntzaren eta iraunkortasunaren arteko konbinazioak markatu du, funtsezko elementuak baitira enpresaren filosofian. “Gure teak eta infusioak ez dira zaporeagatik bakarrik nabarmentzen, baita haien elaborazioa zaintzeagatik eta osagai naturalak aukeratzeagatik ere”, nabarmendu du Juanjo Barquilla konpainiako administratzaileak.
Kualifikazio handiko profesionalen talde batekin, Agua Embrujada tokiko merkaturako infusio naturalen ekoizpenean espezializatzen hasi zen. Hala ere, hobetzeko eta ikertzeko etengabeko apustuari esker, bezeroak gero eta gehiago izan dira. Gauzak horrela, gaur egun enpresak nazioko eta nazioarteko merkatuekin lan egiten du, produktu bereiziak eta kalitate handikoak eskainiz. Barquillak aitortu duenez, “gure bezeroen %95, gutxi gorabehera, gure infusioen kalitatea eta izaera bakarra baloratzen duten espezialitateko kafetegiek, luxuzko hotelek eta denda espezializatuek osatzen dute”.
Horrela, bezeroek iraunkortasunarekin duten konpromisoagatik eta ekoizpen-prozesu berritzaileagatik jotzen dute Agua Embrujada empresarengana. Hala, administratzaileak adierazi du konpainiaren misioa ez dela infusioak saltzea soilik, “baizik eta produktu ekologikoekin eta ?Rainforest Alliance? bezalako ziurtagiri-zigiluekin %100 naturalak diren esperientzia gastronomikoak eskaintzea”. Horregatik, enpresa etapa bakoitzean ingurumen-inpaktua txikitzen ahalegintzen da, osagaiak hautatzen direnetik produktuak merkaturatzen diren arte. “Ematen dugun urrats bakoitza jasangarritasunean eta ingurumena eta gure bezeroen osasuna errespetatuko dituen produktuak eskaintzean oinarritzen da”, azaldu du Barquillak.
Hedapenarekin jarraitzeko eta lehiakortasuna hobetzeko, Agua Embrujadaren helburua Katalunia, Gipuzkoa eta Bizkaiko eremuetan banatzaileak bilatzea da. Era berean, konpainiak kontsumitzaile modernoaren joerei erantzungo dieten infusio funtzionalen barietate berriak garatzen jarraitzen du, jasangarritasunarekiko eta bezeroen ongizatearekiko konpromisoari eutsiz. “Gama altuko alternatibak eskaini nahi ditugu, ingurunearekiko errespetuari uko egin gabe”, dio Barquillak.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.
Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.