Select Page

Berriak

Joan den azaroaren 9an Ralph Northam izan zen Euskadin. “Commonwealth of Virginia”-ko Gobernatzailea Ipar Amerikako ordezkaritza batek lagunduta etorri zen, hauen artean Estatuko bi Idazkari eta bere Gabinete Burua zeudelarik. Eusko Jaurlaritzako Industriako kontseilari ordeak egin zien arreta, Mikel Amundarainek, Basque Trade & Investment-en (SPRI Taldearen Nazioartekotzerako Euskal Agentzia) zuzendaria den Ainhoa Ondarzabalekin batera.

Harrera honekin batera, zortzi euskal enpresak Ipar Amerikako ordezkaritzarekin bilera bat izateko aukera izan zuten. Egiten dituzten hainbat ekintza, ezarpenak, proiektuak eta Estatu Batuetan eta bereziki Washington D.C. ondoan dagoen ipar-ekialdeko kostan kokatutako Virginiako Estatuan izan daitezkeen etorkizunerako erronkak azaldu ahal izan zituzten.

Bere partetik, gobernariak bere lurraldeko inbertsio-aukerak aurkeztu zituen eta Estatu Batuetako azken hauteskundeen aukeratutako administrazio berriak proiektuokin jarraituko zuela ziurtatu zuen.

Honako euskal enpresek parte hartu zuten: Iberdrola, SGRE, Haizea Wind, Sener, Idom, CAF, Grupo Mondragon eta Grupo CIE.

Euskadi-Virginia akordioak bere lehenengo fruituak jaso ditu

Lehenago, aurtengo abuztuaren 24an, Euskadik eta Virginiak konpromezu bat sinatu zuten Estatu horretako energia berriztagarriko proiektuetan euskal enpresak sartzea errazteko: eolikoa, fotoboltaikoa, sare adimendunak eta kudeaketa energetikoa, hidrogenoa eta bilketa.

‘Commonwealth of Virginia’ deitutakoan, joan den urtean ‘Costal Virginia Offshore Wind Project’ zabaldu zen: offshore parke eolikoa da, Estatu Batuetako handiena izango dena. Honez gain, Virginia eta North Carolinako kostan bultzatu beharreko beste proiektu bat ere aurkeztu zen, 2024an zehar garatzen hasiko dena.

Euskadik abantaila du esparru honetan, sektorean lider diren enpresak eta proiektuaren ziklo osoa euren esku hartzen duten enpresak baititu; hasierako faseetatik – diseinua eta plangintza, instalazioa eta martxan jartzea, eta ‘end-to-end’ azpiegitura integralak. Ez da harritzekoa euskal offshore industria eolikoa gaur egun Europan erreferente izatea.