Herrialdeko analisia
Gure txosten geografikoetan eta ohar koiunturaletan Euskadiko esportazioetarako nazioarteko merkatu nagusien baldintzak aztertzen ditugu, inguru politiko, ekonomiko eta soziala aztertuta. Aldiz, ohar koiunturalek gai edo azpisektore espezifikoei heltzen diete.

Herrialdeko txostenak
BasqueTraderen herrialdeetako txostenek herrialdearen ikuspegi orokorra eskaintzen dute, eta honako hauek aztertzen dituzte: ekonomia, nazioarteko merkataritza, atzerriko zuzeneko inbertsioa, lan-kostuak, herrialdeko arriskua, Euskadirekiko merkataritza-harremanak eta ezarritako enpresak. Horiez gain, Euskadiko enpresentzako intereseko ekoizpen-sektore nagusien azterketa egiten du. Aztertutako sektoreetako bakoitzean, merkatuaren eta sektore-politika nagusien ikuspegia eskaintzen da, balio-katea, sektoreko merkataritza-harremanak eta merkatuaren aukerak eta sartzeko moduak aztertzen dira.
Ohar koiunturala
BasqueTraderen ohar koiunturalak ad hoc egindako produktua da; nazioarteko merkataritzari, eta ondorioz, Euskadiko enpresari eragin diezaioketen gertakari global nagusien aurrean erantzuten duen kasuan kasuko dokumentua da.
