Sektoreko analisia

Sektoreko ezagutzak aukera ematen digu sektore-analisiak egiteko herrialdeka, baita Euskadiren esportazioetarako estrategikoak diren sektore batzuetako joera berriak eta garapena monitorizatzeko ere.

Sektoreetako behatokiak

Sektoreetako behatokiak BasqueTraderen seihilez behingo produktuak dira, eta haien helburua Euskadiko enpresei monitorizatutako sektorearen inguruko intereseko informazio prozesatu eta eguneratua eskaintzea da. Era horretara, enpresek zein BasqueTradek aukera dute herrialde eta bezero estrategikoen joerak eta merkatu-aukerak identifikatzeko. Egun, BasqueTradek automobilgintzako, aeronautikako, transmiso eta banaketa energetiko eta eolikoaren inguruko edizioak argitaratu ditu.

Sektoreko txostenak

Sektoreko txostenak sektore bat herrialde edo lurralde jakin batean zehatz-mehatz aztertzen duten dokumentuak dira, Euskadiko enpresen gaitasunaren arabera. Bestalde, sektorearen eta azpisektoreen indargune eta ahulguneen azterketa egiten duen deskribapen orokorraz gain, merkatuaren joerak, tamaina, balio-katea, dinamika eta oztopoak, aktore nagusiak eta negozio-aukerak ere aztertzen dira xeheki.

Ohar teknikoak

Sektoreko ohar teknikoak dokumentu laburrak dira, eta haietan, BasqueTradek gune geografiko zehatz batean sektore bateko produktu, teknologia edo azpisektore gakoetara bideratzen du azterketa. Helburua Euskadiko enpresei interesa duen eta azterketa zehatza merezi duen gai baten inguruko informazio xehe eta zehatza ematea da.

Sektoreko azoken txostena

BasqueTraderen Sektoreko Azoken Txostenak mundu mailan sektore bakoitzeko azoka adierazgarrien inguruko informazio baliotsua eman nahi die Euskadiko enpresei. Hori horrela, txosten bakoitzak sektoreko diseinu bakar eta bereizia du, eta industria bakoitzaren alderdirik garrantzitsuenak jaso nahi ditu; produktu eta teknologia berriak, berrikuntzarako sariak, parte-hartze datuen monitorizazioa eta abar, esaterako. Egun, BasqueTradek txosten mota horiek ditu automobilgintzaren eta biosasunaren sektoreetan.

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN