Anfibium: zure enpresaren jasangarritasuna kudeatzeko teknologia

ANFIBIUM euskal startupak enpresen karbono-aztarnaren kudeaketa errazteko softwarea sortu du. Bere «SaaS»-k CO2 isurien neurketa automatizatzeko aukera ematen du. 

«Digitalizazio-prozesuan, enpresek CRMak eta ERPak ezarri dituzte; orain iraunkortasunaren kudeaketa digitalizatzeko unea da. ANFIBIUMen arazo konplexuak konpontzea gustatzen zaigu, teknologiak abantaila handiak ematen baititu», azaltzen du Gorka Muñecas, bere CEO-a.

ANFIBIUMen softwarea Berotegi Efektuko Gasen Protokoloko (GHG) ‘3 irismeneko’ kategorietan zentratzen da. Gestamp, ArcelorMittal, SENER, Faes Farma, Salica, Nervacero, Maxam, Ampo edo Tubos Reunidos bezalako enpresek dagoeneko ANFIBIUMekin mugikortasun-planen kudeaketaren ziklo osoa automatizatzen dute.

Euskadin, 100 langile baino gehiago dituzten enpresek lantokirako mugikortasun-plan bat izan behar dute azaroaren 20a baino lehen. Nahitaez bete beharreko arau hori, beste erkidegotan iadanik betetzen dena, hazkunde esponentziala duen ANFIBIUM euskal startup-a bultzatzen ari da.

www.anfibium.com/

Anfibium