Bizkaiko Amorebietan egoitza duen Arania enpresa erreferente bihurtu da doitasun handiko hotzean laminatutako altzairuaren sektorean Hego Europan. 28.000 m²-ko lantegia du eta urtean 140.000 tona baino gehiago ekoizteko gaitasuna dauka. 190 langile baino gehiagok osatzen dute taldea, eta ekoizpenaren %65 nazioarteko merkatuetara bideratzen du, 20 herrialde baino gehiagotan presentzia izanik. “Karbono handiko eta baxuko materialetan, baita aleazio eta mikroaleazioetan ere, dugun espezializazioari esker, industriaren gero eta eskakizun zorrotzagoak bete ditzakegu”, azaldu dute enpresatik.
Hazkunde globala Araniaren estrategiaren ardatz nagusietako bat da, eta 2024an urrats garrantzitsua egin du Ipar Amerikan. Kanadan hedapen-plan bat abiarazi du, hotzean laminatutako altzairuaren merkatu nagusietako batean sendotuz. “Gure posizioa indartu dugu bikaintasun operatiboan eta bezeroarenganako hurbiltasunean oinarritutako estrategiari esker”, azaldu dute konpainiako ordezkariek. “Aurrerapauso honek gure ibilbide sendoa berresten du Mexikon, non bi hamarkada baino gehiago daramatzagun lanean emaitza positiboekin. Horrek erakusten du merkatu estrategikoetara egokitzeko eta hazteko dugun gaitasuna”.
Iraunkortasunaren aldeko apustua: ARANIA D-CARB eta energia berriztagarriak Araniaren ingurumen-estrategiaren barruan, urrats esanguratsua izan da ARANIA D-CARB abiaraztea, karbono isuri txikiko altzairu mota bat, Europan sektorearen deskarbonizazioa sustatzeko helburuarekin. “Iraunkortasunarekiko dugun konpromisoa ekintza zehatzetan gauzatzen da: hondakinak berrerabiltzea, karbono-aztarna murriztea eta energia berriztagarriak sustatzea”, nabarmendu dute zuzendaritzatik.
Ildo horretan, eguzki-panel fotovoltaikoen instalazioa urrats garrantzitsuenetako bat izan da; gaur egun, plantako energia elektrikoaren %8 sortzen dute. Ahalegin horri esker, Araniak EcoVadis Urrezko Domina jaso du, forja, prentsaketa, estanpazio eta metal-laminazioaren sektorean iraunkortasunaren arloan munduko %5 onenen artean kokatuz. “Duela urtebete Zilarrezko Domina jaso genuen, eta orain lortutako aitorpen honek berresten du gure apustua: hazkunde iraunkorra eta erantzukizun korporatiboa”, azpimarratu dute enpresatik.
Smart Factory: eraldaketa digitala lehiakortasuna indartzeko
Ingurumen-estrategiari paraleloan, konpainiak eraldaketa digitala bizkortu du, Smart Factory eredua ezarriz. Adimen artifiziala eta big data oinarri dituen sistema aurreratu honi esker, ekoizpen-prozesuak optimizatu, eraginkortasuna handitu eta lehiakortasuna indartu ahal izan ditu merkatu globalean. “Sistema honek aukera ematen digu erronka berriei aurrea hartzeko eta industriaren etorkizuneko joerei egokitzeko”, azaldu dute enpresako ordezkariek.
Lidergoa deskarbonizazioan eta etorkizunerako apustua
Ekimen horiekin, Araniak urrats sendoa eman du sektorearen deskarbonizazioaren liderratzan eta praktika iraunkorren sustapenean, hotzean laminatutako altzairuaren industrian eragile giltzarri gisa sendotuz.”Etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuari eusten diogu, gure jarduera puntako mailan mantentzeko eta etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egiteko. Horretarako, beti bikaintasun industrialaren ikuspegia eta konpromiso sendoa izango ditugu oinarri”, nabarmendu dute enpresako arduradunek.