
Innobasquek 11 ekimen berritzaile aurkeztu ditu Global Innovation Day jardunaldian
09/11/2022
Donostiako Kursaal Jauregian egin da Global Innovation Day topaketa-gunearen hamaikagarren edizioa. Topagune horretan, urtero eta duela hamarkada bat baino gehiagotik, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak zientzia-, teknologia-, gizarte- eta kultura-joera nagusien protagonistak biltzen ditu, garapen ekonomikoaren eragile gisa berrikuntzak gizarteari duen garrantzia erakusteko. Aurten, talentuak berrikuntza bultzatzen duen motor gisa duen garrantzia izan da topaketaren ardatza. … Read more








