Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Maroko Afrikako iparraldeko industria-polo nagusietakotzat sendotu da azken urteotan, bereziki automobilgintzaren sektorean. Herrialdearen kokapen estrategikoa, logistika-sare aurreratua eta Europar Batasunarekin zein Estatu Batuekin abian dituen merkataritza-akordioei esker, funtsezko eremutzat posizionatu da ibilgailu eta osagaien fabrikazio eta inportaziorako. Merkatu honek dituen aukerak eta erronkak aztertu nahian, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak … Read more

Leer más >

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

“Aste honetan aurkeztu dugun Industria Plan berriak Euskadin atzerriko inbertsioa erakartzea funtsezko alderdietako bat dela azpimarratzen du. Gure ahalmen industrial eta teknologikoak Australia bezalako aukera-merkatuetan ezagutarazteko unea da, Euskadi atzerriko enpresak Europar Batasunean sartzeko atea izan dadin”, azpimarratu du Jauregik.   Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin. Bilerak energiaren, … Read more

Leer más >

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Europar Batasuneko (EB) enbaxadoreek Errusiaren aurkako hamazazpigarren zigor-sorta onartu dute, Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerrari erantzunez. Zigor-sorta berriak murrizketa berriak ekarriko ditu ekonomiaren eta energiaren esparruetan. Onartutako neurri horietan, beste 200 itsasontzi sartu zigortutako ontzien zerrendan, eta horrenbestez, 342 dira guztira portu eta zerbitzuetara sartzea debekatua duten itsasontziak. Neurriek, halaber, aldez aurreko zigorrak saihestuz Errusiako … Read more

Leer más >

Behatoki Aeroespaziala: Sateliteen eta jaurtiketa-ibilgailuen merkatuak hazkunde handia izan du teknologia berriek bultzatuta

Munduko sektore aeroespazialaren analisi zehatza Sektore aeroespazialean jarduera edo interesa duten euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak landutako Behatoki Aeroespazialaren edizio berria, sateliteen eta bestelako azpiegitura espazialen fabrikatzaileen merkatuaren bilakaerari buruzko informazioa jaso duena. Espazioko sektorearen edizio berezia Hurrengo hamarkadan 11.000 komunikazio satelite komertzial … Read more

Leer más >

Polonian finkatutako euskal enpresek loturak indartu dituzte Varsovian antolatutako topaketan

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Poloniako bulegoak herrialde hartan finkatuta dauden 18 euskal enpresa bildu ditu aste honetan Varsovian, esperientziak partekatu, baterako erronkak identifikatu eta merkatu estrategiko horretako euskal presentzia sendotzea xede zuen topaktea batean. Jardunaldian, interes partekatuak dituzten Ukrainako bi konpainiak ere parte hartu dute. Ekitaldiko buru … Read more

Leer más >

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Euskal enpresentzako kanpo-merkataritzaren txostena Euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak landutako Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioa. Dokumentuak ekonomia globalaren eta eskualde mailako ekonomiaren bilakaerari buruzko ikuspegi estrategikoa eskaintzen du, lurraldeko enpresek nazioarteko merkatuaren norabidea aurreikusi eta nazioartekotzeko erabakiak oinarritzeko aukera izan dezaten. Dokumentuan adierazi … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du Euskadiko Kanpo Sareak Euskal Autonomia Erkidegoko industria nazioartekotzeko eta inbertsio estrategikoak erakartzeko betetzen duen zeregina

“Aukera-merkatuak ditugu, hala nola Europar Batasuna bera, baina baita Kanada, Japonia edo Latinoamerika ere. Euskadik leku horietan guztietan ditu Kanpo Sarearen bulegoak”, nabarmendu du Jauregi sailburuak. Euskadiko Kanpo Sarea gure lurraldea bisitatzen ari da aste honetan. Bisitaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin harreman zuzena sendotzea, enpresa horiek nazioartekotze-arloan dituzten premiak ezagutzea eta Eusko Jaurlaritzak … Read more

Leer más >

Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei

Energiaren sektoreko euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak landutako Behatoki Eolikoaren azken edizioa (4. edizioa, 2024ko azken hiruhilekoa eta 2025eko lehena hartzen dituena). Txostenak sektorearen mundu mailako bilakaera jaso du, instalatutako gaitasunari, zorroan dauden parkeei, enkanteen dinamikei eta egiturazko erronka nagusiei arreta berezia emanez. Behatokiak goranzko … Read more

Leer más >

Hidrogenoaren euskal ekosistemak loturak estutu ditu Japoniarekin sektorearen nazioarteko foro nagusian

Hidrogenoaren energia sektoreko euskal enpresek World Hydrogen Summit 2025 topaketan parte hartzeko aukera izan dute astearte honetan. Hidrogenoaren garapenari buruzko nazioarteko ekitaldi nagusia Holandako Rotterdam hirian antolatu da aurten, eta mundu osoko energiaren arloko 15.000 profesional baino gehiago bildu ditu. Testuinguru honetan, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Japan … Read more

Leer más >

BEINT bekek ehun hautagai baino gehiago bildu dituzte azterketa-egunean

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BasqueTrade & Investmenten (BasqueTrade) bitartez sustatutako nazioartekotzeko BEINT beken azterketa-eguna antolatu zen joan den larunbatean. Unibertsitateko titulazioa duten Euskadiko 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta, bi urteko iraupena duen programa esperientzia paregabea eskaintzen du nazioarteko merkataritzaren arloan, merkatu globaletan jarduteko trebetasun estrategikoak lortzeko aukera emanez. Guztira 134 pertsonak (73 emakumek eta … Read more

Leer más >