TheEgg: ?Graduatu berriaren eta bere lanean egiten duen lanaren arteko aldea ahalik eta gehien murriztu nahi dugu?

Skootik Adimen Artifizialeko soluzioak garatzen ari da hainbat sektoretarako 2012tik. Hamar urte horiek proiektu handiei ekiteko, AlchemyML bezalako produktu berriak merkaturatzeko eta datuen munduan esperientzia handia irabazteko balio izan diote Donostiako enpresari. Eta esperientzia horrek bultzatu du, hain zuzen ere, enpresa TheEgg sortzera, Adimen Artifizialeko eskola digital bat, arlo horretako profesionalak prestatzeko, bai aurretik ezagutzak … Read more

Leer más >

BIND 4.0 eta Startup Village gunea: edizio handia prestatzen ari da BeDIGITAL, parte hartze eta eduki gehiagorekin

BeDIGITAL azoka handia ari da prestatzen 2022rako. Parte-hartzerik handieneko edizioa izango da, orain arte ehun erakusketarik baino gehiagok baieztatu baitute etorriko direla. Halaber, ekitaldiak eduki gehiago izango du, eta teknologia digital berriekin lotuko du industria.  BIND 4.0 azeleratzailearekin lortutako elkarlanerako akordioa izango du ekitaldiak. Hala, plataforma horretako enpresek erakusketa eremu berritzaile honetan parte hartuko dute … Read more

Leer más >

Gaptain: ?Enpresen aurkako zibererasoen % 85 langileen bitartez egiten dira?

Gero eta digitalizatuago dauden inguruneetara azkar aldatzeak erronka handiak sortu ditu, besteak beste, zibersegurtasuna, oso alderdi esanguratsua eta, batzuetan, ahaztua. Ildo horretan, Gaptain 2017tik ari da lanean eten digitala murrizteko eta prebentzioan eta konpetentzia digitalean hezteko, bai familian eta eskolan, bai erakunde txiki eta handietan. Plentziako enpresa, Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) enpresen zerrendako kidea, bere … Read more

Leer más >

Araba Ekinean 2022ko saridunak: Carlos Delclaux eta Inalia

Araba Ekinean ekimenaren helburua da lurraldean espiritu ekintzailea sustatzea eta honako hauek antolatzen dute: Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bidez, eta Vital Fundazioak. Ekimenak, Ekin Dayren baitan, gaur banatu ditu urteko sariak, Arabako gizartean aberastasuna sortu duten eta sortzen jarraitu duten pertsona eta proiektu ekintzaileen ibilbidea aitortzea xede … Read more

Leer más >

Emovere, argazki digitalizazioa ondarearen, turismoaren eta industriaren zerbitzura

Eskualde batean zehar ibiltzea, bere kultura-ondareari xehetasun txikieneraino erreparatuz, museo baten, eliza baten edo edozein eraikin historikoren kanpoaldea eta barrualdea behatzea, era guztietako ikuspegietatik ? airekoak barne ?, eta, gainera, kalitate handiarekin eta 360º-tan era guztietako piezen edo objektuen ? edo makinen ? irudiak ikustea, hobeto ulertzen laguntzen duen informazio gehigarriarekin. Oro har, horixe eskaintzen … Read more

Leer más >

Emakume gehiago enpresen buru Euskadin

Enpresa-lidergoan gizonen eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna lortzeko bidea oraindik egiteko dagoen arren, Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak (EEB-OVE) argitaratutako azken datuen arabera, genero-desberdintasunak gero eta txikiagoak dira ekintzailetzaren sektorean Euskal Autonomia Erkidegoan. GEM (Global Entrepreneurship Monitor) metodologiarekin egindako txostenaren arabera, 2020-2021 aldian % 52,4 enpresaburu gizonezko daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 47,6, berriz, emakumeak. Bilakaera … Read more

Leer más >

Abyntekek biorreaktiboak hornitzen ditu bularreko minbizia ikertzeko helburuarekin

Gaur egun, bioerreaktiboak hainbat eremutan erabil daitekeen tresna biokimikoa dira. Osagaiak detektatzeko eta kuantifikatzeko erabiltzen dira, hainbat arlotan, hala nola ikerketa biomedikoan, diagnostiko klinikoan, gaixotasunen tratamenduan eta monitorizazioan edo, are gehiago, elikagaien segurtasunaren eta trazabilitatearen arloan, zeregin kritikoa betetzen baitute. Abyntek Biophama enpresa 2006an sortu zen eta Bizkaiko Teknologia Parkean du bere egoitza. Ikerketa zientifikora … Read more

Leer más >

3DKala: Bizitza berri bat zigarrokinentzat

Zigarrokinek gure inguruko hondakin kutsagarrienetako bat sortzen dute. Zigarrokin bakar batek 50 litro ur kutsa ditzake, eta Espainiako baso-suteen %10 gaizki itzalitako zigarrokinetan sortzen dira. Gizarte eta ingurumen-arazo horri irtenbidea emateko, 3DKala kooperatibak birziklatze-prozesu bat garatu du, hondakinaren osagai guztiak aprobetxatzeko aukera ematen duena, elementu kutsatzaile guztiak ezabatuz eta 3D inprimagailuetarako harizpiak edo eraikuntzarako isolamendua … Read more

Leer más >

Innobasquek doako hamabi ikastaro eta tailer berri aurkeztu ditu, euskadiko erakundeei berrikuntza-prestakuntza emateko

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak doako prestakuntza-eskaintza indartu du, eta ekainean, uztailean eta irailean abian jarriko ditu hamabi ikastaro eta tailer, Euskadiko erakundeei berrikuntza-prestakuntza emateko. Prestakuntza aurrez aurrekoa, online edo hibridoa izango da, eta haren helburua da enpresa berritzaileen kopurua eta haien berrikuntza-prozesuen kalitatea handitzea; beraz, bereziki pentsatuta daude enpresa txiki eta ertainentzat, sektorea edozein dela … Read more

Leer más >

28 herrialdek parte hartuko dute BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan

28 herrialdetako punta-puntako enpresek dagoeneko baieztatu dute BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan parte hartuko dutela. Ia 1.400 enpresa erakusketari erregistratu dira, azokako paraleloekin batera. Multzo horretan nabarmentzen da atzerriko parte-hartzaileen presentzia hala nola Alemaniatik, Austriatik, Belgikatik, Kanadatik, Txinatik, Hego Koreatik, AEBtik, Finladiatik, Frantziatik, Indiatik, Italiatik, Japoniatik, Portugaldik, Erresuma Batutik, Txekiar Errepublikatik, Suitzatik, Taiwandik edo Turkiatik. Sektoreen arabera, … Read more

Leer más >