Javier Vicente (Ocurrencias): ?Gure proiektu guztiak berrerabilitako produktuekin egiten ditugu. Ekonomia zirkularra oinarrizkoa da guretzat?

Ocurrencias enpresak ekitaldi eta erakusketetarako mota guztietako altzariak eta elementuak diseinatzen eta muntatzen ditu 2018tik. Gasteizen kokatuta dago, eta hainbat bezerorentzat proiektuak egin ditu, hala nola El Boulevard merkataritza-gunearentzat, Xabide taldearentzat edo Arabako Foru Aldundiarentzat. Bere ezaugarrietako bat materialak modu arduratsuan erabiltzea, ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna dira. Adibidez, bere azken proiektuetako batek arlo horiek lantzen … Read more

Leer más >

Gazteak aldaketa sozialerako lanean: ‘FALKON PREST’

Mondragon Unibertsitatean LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua sortu zenetik, Gizarte Ekonomiako gazteen ekintzailetzarekin lotutako hainbat proiektu garatu dira. LEINNen, talde-ekintzaileek ikasle-enpresak edo junior elkarteak sortzen dituzte gizarte-ekonomiako formulen pean. Proiektu horien sustapena Europako Gizarte Funtsaren 2020-2023 Gizarteratzeko eta Gizarte Ekonomiako Programa Operatiboaren barruan kofinantzatu da. Ildo horretan, Junorcoop proiektuak (2016-2017) programa pilotu bat sortu … Read more

Leer más >

Euskadik Horizon 2020 programan daukan arrakasta-tasa % 19koa da, hau da, Europako batez besteko % 12aren gainetik dago berrikuntza eta bikaintasun indargune bezala

Tapia: “Next funtsen oihartzunak itzalean utzi ditu Europako beste ekimen batzuk, hala nola Horizon ekimena, zeina arrakastatsua izan baita Euskadirentzat, berrikuntza eta balio teknologiko handia errealitate objektibo bat direlako Euskadin eta horiei esker garelako lehiakorrak. Horizon 2024 esparru berrian posizionatu beharra daukagu” Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, gaur goizean parte hartu du … Read more

Leer más >

3D inprimaketaren sektorean ordezko pieza digitalak saltzeko lehen e-commerce-a sortu da Miñanon

Klima-aldaketa XXI. mendeko erronka nagusia izanik, negozio-eredu eta ekoizpen-modu berriak sortzen ari dira industria iraunkorrago baterantz igarotzeko. Testuinguru horretan, eta SPRI Taldearen laguntzarekin, BIC Araba enpresa-inkubagailuaren eta Bind 4.0 programaren bidez, Autentica sortu da duela urtebete eskas, ordezkapen digitalak saltzeko lehen e-commerce plataforma, ekoizpena kudeatu eta koordinatzen duena 3D inprimatze-sare global deszentralizatu batekin. Inbentario digital … Read more

Leer más >

Hurbilketa bat Ekialdeko Europako automobilgintza sektorera. Txostena.

Basque Trade & Investment-SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten berri bat argitaratu du hainbat eremu geografikotako automobilgintza sektorera hurbilketa kuantitatibo bat eskaintzeko egiten dituen azterlanen barruan. Oraingoan, Ekialdeko Europako “herrialde gorakor berriak” hartu ditu ardatz. Azken urteotan, automobilaren industriak gorakada handia izan du Ekialdeko Europako herrialdeetan. Hala, gero eta auto fabrikatzaile zein osagai hornitzaile gehiagok … Read more

Leer más >

Ameztoi, etxekoa bezalakoa den sukalde industrializatua

Ameztoi Zestoan kokatutako familia-enpresa bat da, aurrez prestatutako platerak eskaintzen dizkiena ostalariei nahiz azalera handiei. Konpainiak esne-zentral propioa du bere produktuen kalitatea bermatzeko, zeintzuen artean nabarmentzen baitira bere 60 kroketa-motak. Enpresak SPRI Taldearen “Innobideak” programako laguntza bat jaso du; programa horren helburua da euskal enpresen produktu eta prozesuak hobetzea. Enpresaren jabeen amak sortu zuen Ameztoi … Read more

Leer más >

Ezagutu BDIHren aktiboak: CIC biomaGUNE-ren biomaterialen sintesia eta funtzionalizazioa

CIC biomaGUNE BDIH-ren bitartez euskal enpresei irudi molekularrei, medikuntza birsortzaileari eta biomaterialei aplikatutako nanoegiturak fabrikatzeko eta karakterizatzeko aukera eskaintzen die. Aktibo honen bitartez, enpresek ezaugarri biologikoak dituzten egitura tridimentsional konposatu eta konplexuak diseinatu eta inprimatu ditzakete, baita nanopartikula metalikoak ere, egiturari dagokionez uniformeak eta errendimendu handikoak, formaren eta tamainaren kontrol bikainarekin eta gainazalaren funtzionalizazio anitzarekin. … Read more

Leer más >

Nueva incubadora de Culinary Action! en el Basque Culinary Center

Basque Culinary Centerren  ‘Culinary Action! ekintzailetza sustatzeko ekimenak Inkubagailu berria aurkeztu du Euskadiko jatetxe gastronomiko berrientzat. Inkubazio-programa bat da ekintzailetza gastronomikoa indartzeko, eta Basque Culinary Centerren Culinary Action! ekintzailetza sustatzeko ekimenaren barruan oinarri teknologikoko ekintzailetza babesteko beste ekimen batzuk osatzen ditu.   Inkubagailua lehena da ezaugarri hauekin Euskadin eta helburu du jatetxe gastronomikoen belaunaldi berriak … Read more

Leer más >

SARS-CoV-2 birusa grafeno-eremuko efektuko transistoreekin detektatzea

2010ean sortutako enpresa da, ikertzaileentzako grafenoa ekoizteko helburuarekin. Konpainian 36 pertsona grafenoa ekoizten eta ikertzen dihardute. Oraintsu material horren biosentsoreak sortzeko produktuaren garapenean sartzea erabaki du. Graphenea-ren bideoan ikusiko duzu nola funtzionalizatu zuten grafenoa erreakzio kimikoen analisirako, Sars-Cov-2 bezalako birusak antzemateko, oso erabilgarria Covid-19aren pandemian zehar.

Leer más >