Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

Eusko Jaurlaritzak, Industria eta Trantsizio Energetikoaren Zuzendaritzaren bidez eta SPRI Taldearen laguntzarekin, Deskarbonizazio Industrialerako Laguntza programaren edizio berri bat jarri du martxan, ekoizpen-instalazioetan inbertsioak egitea sustatzeko eta, hala, berotegi-efektuko gas gutxiago sortzeko. 1,5 milioira arteko laguntzak eskatu ahal izango dituzte enpresek, maiatzaren 8tik ekainaren 30era, haien instalazio industrialak eta ekoizpen-prozesuak deskarbonizatzera bideratutako inbertsioei aurre egin … Read more

Leer más >

Sariki, metrologian liderra den ETEa: ?BIND SMEk zure erronketarako soluzioak dituzten startupekin konektatzen zaitu?

Ekoizpen-prozesuetarako neurketa dimentsionaleko sistemen garapenean 40 urteko esperientzia duen Sariki enpresa gipuzkoarra erreferentea da pieza industrialetarako kalitate-kontroleko soluzioetan. Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND SME programan parte hartu ondoren, Sarikik erakutsi du enpresa txiki eta ertainek euren sektorea lideratzeko soluzio berritzaileak eskuratu ditzaketela. BIND SME Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak sortutako ekimena da, … Read more

Leer más >

Novaut, blog batetik jaio zen marketplace industrialaren finkapena

Novaut ordezko piezetan espezializatutako marketplace bat da, Vitoria-Gasteizen du egoitza, eta automatizazio industrialeko 800.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditu. Pandemian sortua, onlineko denda honek 90 herrialderi egin zizkion salmentak pasa den urtean, eta aukera ematen du ordezko pieza kritikoak lortzeko, baita osagarri industrialak ere. Horiek guztiak erabakigarriak dira makinak, instalazioak edo fabrika osoak gelditzea saihesteko, … Read more

Leer más >

GM2k digitalizazioaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin du, motorraren sektorearen hazkundea bultzatzeko

Gasteizen egoitza duen GM2 enpresa arabarra motorzaleentzako ekipamendua eta ordezko piezak banatzen eta inportatzen espezializatuta dago. 2012an sortu zen, eta sektorean duen presentzia sendotu du, berrikuntza teknologikoa eta nazioarteko hedapenaren aldeko apustua uztartuz.  “Urte hauetan, erreferentziako marken inportatzaile esklusibo bihurtu gara, hala nola Momo Design eta Origine. Gainera, AGV, TCX, EXIDE eta TRW marken inportatzaile/banatzaile … Read more

Leer más >

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Aernnova enpresa bisitatu du, soluzio aeronautiko aurreratuetan liderra

Mikel Jauregi sailburuak aditzera eman duenez, “Estatu Batuek abiarazitako muga-zergen gerrak eragin duen ziurgabetasunaren aurrean, aeronautikaren eta aeroespazioaren sektorearen eskutik lan egiten jarraituko dugu, industria gehiago, industria hobea eta emisio txikiagoa lortzeko gure apustuan. Sinetsita gaude Europako industria indartu behar dugula”. Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua Aernnova enpresak Berantevillan (Araba) … Read more

Leer más >

Alterity, robotika mugikorrarentzat eta mugikortasun elektriko arinarentzat bateriak fabrikatzen dituen enpresa bizkaitarra

Alterity Zamudion (Bizkaia) kokatutako enpresa da, eta bateriak fabrikatzen ditu robotika mugikorrarentzat, baita mugikortasun elektriko arinarentzat ere. Sei urtetako jardunbidea baino ez badu ere, jada 500 bateria fabrikatu ditu eta ekitaldi honetan zifra hori bikoiztea espero da. Elkarteak SPRI taldearen nazioartekotze-programaren laguntza jaso du, eta urte bakar batean bezeroak lortu dituzte Italian, Suitzan eta Herbehereetan. … Read more

Leer más >

Robotikak eta automatizazioak Euskadiren eta Txekiar Errepublikaren industriarako dituzten aukerak aztertu dituzte

 Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Libor Se?ka Txekiar Errepublikako enbaxadorea bi lurraldeen arteko harremanak estutzeko bildu dira. Topaketa Txekiar Enbaxadak eta Czech Trade erakundeak Bilboko Merkataritza Ganberan antolatutako “Aukerak robotikan eta automatizazioan” jardunaldi ekonomikoaren barruan egin da. Mintegiak Basque Trade & Investment ? SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntza izan du, … Read more

Leer más >

Roman Orús: ?Multiverse Computing-ek konputazio kuantikoa edo IA bezalako teknologia konplexuak ingurune errealetara eramaten jakin du?

Multiverse Computing enpresa donostiarra erreferente bihurtu da industriari aplikatutako konputazio kuantikoan. Lau laguneko talde batek sortu zuen 2019an, eta 160 profesional baino gehiago ditu gaur egun, nazioartean. Roman Orús sortzailekidearen hitzetan, “esponentziala” izan da bere hazkundea.  “2019an hasi ginen, lau ginen eta oraintxe bertan 2025ean 162 gara. Gu ere pixka bat ezustean harrapatu gaituen leherketa”, … Read more

Leer más >

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Haizelur Debako ETEa da, balio erantsi handiko piezen doitasun-mekanizazioan jarduten du eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin du. Azken zazpi urtetan, esportazioa minimoa izatetik fakturazioaren %35ekoa izatera igaro da. Enpresak bulego tekniko bat du eta pieza bakoitzaren mekanizazio-prozesuak optimizatzen dituzte bertan ingeniariek, 3D teknologiarik aurreratuenekin simulazioak eginez. Bi makina tridimentsionaleko gela bat ere badu, tenperatura konstantearekin, … Read more

Leer más >

Makegik retrofitting industrialaren aldeko apustua egin du, nazioarteko hedapenerako bide gisa

Hogeita bost urte baino gehiagoko esperientziarekin, Makegi retrofitting industrialaren esparruan erreferente gisa finkatu da. Teknika horrek lehendik dauden makinak modernizatzea ahalbidetzen du, haien errendimendua hobetzeko, segurtasuna handitzeko eta bizitza baliagarria luzatzeko, ekipo berriak erosi beharrik gabe.  Gaur egun, enpresak hamasei pertsoneko diziplina anitzeko talde bat du, besteak beste, ekipo-ondasunen eta energiaren sektoreetarako piezak mekanizatzen dituen … Read more

Leer más >