Barnetegi Teknologikoak: AA Sortzailea, Chat GPT eta Power BI hasieratik amaierara

Barnetegi Teknologikoak 4 tailer antolatu ditu enpresei eraldaketa digitalean aurrera egiteko aukerak eskaintzeko.

Saioak honako gaietan oinarrituko dira: GPT pertsonalizatuak sortzea, AA sortzailearen aplikazioak, datu-ereduak sortzea eta AA zure marketin- eta komunikazio-estrategietan modu erraz eta eraginkorrean txertatzea.

Parte-hartzaileek tresna horiek nola erabili ikasiko dute, eta erabilera errealeko kasu ugari ikusiko dira, baita horietako bakoitzak dituen mugak eta erabilera-arriskuak ere.


Ikasi teknologia berri hauek erabiltzen eta handitu zure produktibitatea, prestakuntza-saio hauen bidez:


 

Barnetegi Teknologikoak enpresen eraldaketa digitala erraztu nahi duen ekimena da, eta bere metodologia teknologia berriek euskal konpainientzat eskaintzen dituzten aukeren inguruan sentsibilizatzera eta informatzera zuzenduta dago. Parte-hartzaileei aukeratutako gaiaren inguruan irakastea da helburua, ondoren, gai horretan adituak diren irakasleen aholkularitzarekin lantzeko. Barnetegian egindako lanak abiapuntu gisa balio behar du parte-hartzaileek beren erakundeetan teknologia horiek bultzatzeko. Kontsultatu hemen Barnetegien eskaintza.