BasqueTrade-k 2022ko lehen hiruhilekoan Japonian, Estatu Batuetan eta Thailandian egin diren lau azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura:
- Automotive World 2022 (2022ko urtarrila, Tokio)
- CES 2022 (2022ko urtarrila, Las Vegas)
- Metalex 2022 (2022ko martxoa, Bangkok)
- Toyota Business Fair 2022 (2022ko martxoa, Aichi – Japonia)
Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; jaso nahi dituztenek nahikoa dute hori jakinaraztea posta elektroniko honetan: mzarraonaindia@basquetrade.eus
Dokumentuetan jasota daude azoketan erakutsitako produktuen argazkiak, eta baita ere hainbat datu parte hartu zuten konpainiei, TIER 1 garrantzitsuenei eta oraindik hain ezagunak izan ez arren hazten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari diren player berriei buruz.