Basque Trade & Investment-ek ohar tekniko bat argitaratu du Brasilgo industriaren egoerari buruz

Industriak Brasilgo BPGn duen partaidetzak beherantz egin du azken urteetan. Laurogeiko hamarkadan % 50eko partaidetza bazuen, gaur egun % 22a besterik ez du ordezkatzen, nahiz eta apur bat suspertu den COVID-19aren krisiaren ondoren.

Txostenak Brasilgo industriaren ezaugarri garrantzitsuenak azaltzen ditu, adierazle garrantzitsuenen bilakaera islatuz eta gune zein sektore industrial garrantzitsuenak identifikatuz.

Industria metalurgikoa da etorkizunari begira posizionamendu onena duena, bera izan delako denboran zehar aldaketa gutxien jasan dituena eta, are gehiago, esan genezake, gainerako industriek ez bezala, hobetu  egin duela bere posizioa.

Espero da datozen urteetan industria energetikoak gorakada handia izango duela, neurri handi batean energia-iturri berriztagarriek -batik bat, energia elikoak- gero eta partaidetza handiagoa dutelako Brasilgo matrize energetikoan.

Brasilgo ekonomia irekiko bada, ezinbestekoa izango da “Custo Brasil” gutxitzea. Era berean, zerga-erreformak eragin handia izango du “Custo Brasil” kostuan, eta erreforma hori Kongresuan onartuko balitz faktore erabakigarria litzateke herrialdearen garapen ekonomikorako.

230324-BasqueTrade-Brasil-Situacion-Industrial