Munduko ekonomiko-egoeraren hiruhileko azterketa
AEBetako merkataritza-politikaren gogortzeak markatuko ditu datozen hilabeteak
Euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko, SPRI Talderi atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak landutako Nazioarteko Behatokiaren azken edizioa, ekonomia globalaren eta eskualde mailako ekonomiaren bilakaerari buruzko ikuspegi estrategikoa eskaintzen duena, lurraldeko konpainiei nazioarteko merkatuaren aldaketei aurrea hartzen eta nazioartekotzeari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzeko. Deskargatu hemen txostena.
Estatu Batuetako muga-zergen politikaren ziurgabetasunak markatuko ditu munduko aurreikuspen ekonomikoak
Behatokiaren estimazioen arabera, BPG globala % 2,5 igoko da 2025an
Txostenak aurreratu duenez, ekonomia globalak % 2,5ko hazkundea izango du 2025ean, Estatu Batuetako merkataritza-politikaren gogortzea, munduko hainbat eskualdetako gatazka aktiboak eta ordena multilateralaren gaineko presioa ardatz dituen egungo ziurgabetasunezko testuinguruan.
Ildo horretan, Behatokiak beren-beregi nabarmendu du Estatu Batuen (AEB) muga-zergen politika berria, herrialde guztiei % 10eko oinarrizko muga-zerga eta 60tik gora merkataritza-bazkideri muga-zerga gehigarriak jartzea aurreikusten duena. Txostenaren arabera, neurri horrek AEBetako BPGaren % 2,9 adinako inpaktu ekonomikoa izan dezake, eta beste herrialde batzuen erantzun komertzialak eta geopolitikoak eragin ditzake.
Hazkunde ekonomiko desberdina eskualde bakoitzean
Afrika eta Asia izango dira hazkunde globalaren eragile nagusiak
Eskualde mailan, Europan % 1,3eko hazkundea aurreikusi da, baina AEBetako muga-zergen neurri berriei erantzuteko eta gero eta zatituagoa dagoen egungo ingurune politikoan defentsarako gastua handitzeko beharrak baldintzatuta. Bestalde, inflazioa moteltzen jarraituko da, eta konplexutasun ekonomikoaren gainetik, banku zentralek, EBZ eta Erreserba Federala kasu, interes-tasak pixkanaka-pixkanaka murrizteko estrategiari eutsiko diote, pandemiaren aurreko mailetara iritsi gabe.
Bestalde, Asia-Pazifikoko eskualdea izango da munduko hazkundearen buru, % 3,7ko hazkundea aurreikusia duela. Eskualde horretan, Txina eta India zerga eta moneta arloetako politika hedakorrak hartzen ari dira, merkataritza-tentsioei aurre egiteko.
Gainera, Saharaz hegoaldeko Afrika eta Ekialde Hurbila dinamismo ekonomikoagatik nabarmenduko dira oraindik ere, % 3tik gorako hazkundeak tarteko, baina desegonkortasun politikoaren eta gatazka armatuen ondoriozko kalteak jasateko arriskuaren mende oraindik ere.
Ipar Amerikan, desazelerazioa aurreikusi da aurreko urteekin alderatuta. Estatu Batuetan, barne-kontsumoa da oraindik jarduera ekonomikoaren eragile nagusia, baina Kanadan, hauteskundeen inguruko ziurgabetasuna eta bazkide nagusiarekiko merkataritza-tirabirak kolokan jartzen ari dira enpresekiko konfiantza.
Latinoamerikaren kasuan, aurreikuspenek hazkunde desberdinak iragarri dituzte: Brasilek hedapen iraunkorra mantenduko du energia eta merkataritza arloetako politikari esker, baina Mexikok panorama konplexuagoa du, barne-tentsio politikoek eta AEBko muga-zergekiko esposizioak baldintzatuta.
Kontuan hartu beharreko faktore politikoak eta ekonomikoak
Tentsio globalek eta defentsarako gastuaren igoerak norabide ekonomikoa markatuko dute 2025ean
Txostenak, halaber, enpresek datozen hilabeteotan monitorizatu beharko dituzten giltzarrizko gertaera batzuk azpimarratu ditu. Lehenik eta behin, AEBko administrazio berriak agintaldiko lehen 65 egunetan sinatutako 100dik gora agindu exekutiboak, muga-zergen arloko neurriak ardatz dituen kanpo-politika sendotu dutenak, bereziki Txina, Europar Batasuna eta Kanadarren aurka.
Bestalde, Ekialde Hurbilean, presio politiko eta militarra areagotzen ari da, Israelek su-etena hautsi eta Gazan eta Sirian erasoak berriz ere hasi ondoren. Bien bitartean, Europako Batzordea muga-zergen arloko erantzuna prestatu, eta finantza-defentsarako tresna bateratua sortzeko aukera ebaluatzen ari da, eta honen barruan sar liteke gaitasun militarrak indartzeko bonu espezifikoak jaulkitzea.
Azkenik, Txina trantsizio teknologiko eta energetikoa azkartzen ari da pizgarri fiskalen plan zabal baten bitartez, nazioarteko presioari erantzunez. Era berean, giltzarrizko herrialde batzuetan aurreikusitako hauteskundeek, Kanada, Hego Korea, Japonia eta Erresuma Batua tarteko, inpaktu nabarmena izango dute bilakaera politiko eta ekonomiko globalean 2025ean.
Zerikusia duten beste txosten batzuk:
- [doc_download_ac class=”btn-link” doc_id=”426628″ tag=”103,166″ automation=”112,154,329″ list=”3″ title=”BT&Iren Nazioarteko Behatokia 2024ko Q4 (erderaz)” text=”Dokumentu hau tresna estrategikoa da dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresentzat eta atzerrian duten presentzia zabaldu nahi dutenentzat.” sector=”Ninguno” country=”Ninguno” format=”3″ topic=”Internacionalización”]Deskargatu BT&Iren Nazioarteko Behatokia 2024ko Q4[/doc_download_ac]
Ekonomia globalak hazkunde moderatua izango du 2025erako, ziurgabetasun geopolitikoaren egungo ingurunean. - [doc_download_ac class=”btn-link” doc_id=”261700″ tag=”30,103,166″ automation=”112,154,329″ list=”15″ title=”BT&I-ren Nazioarteko Behatokia. Q3 2024″ text=”Dokumentu hau dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresa eta atzerrian presentzia zabaldu nahi duten enpresentzat balia estrategikoa duen tresna da.” sector=”Ninguno” country=”Ninguno” format=”3″ topic=”Internacionalización”]BT&I-ren Nazioarteko Behatokia deskargatu. Q3 2024[/doc_download_ac]
Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute. - [doc_download_ac class=”btn-link” doc_id=”261700″ tag=”30,103,166″ automation=”112,154,329″ list=”15″ title=”BT&I-ren Nazioarteko Behatokia. Mai 2024″ text=”Dokumentu hau dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresa eta atzerrian presentzia zabaldu nahi duten enpresentzat balia estrategikoa duen tresna da.” sector=”Ninguno” country=”Ninguno” format=”3″ topic=”Internacionalización”]BT&I-ren Nazioarteko Behatokia deskargatu. Mai 2024[/doc_download_ac]
- [doc_download_ac class=”btn-link” doc_id=”243650″ tag=”30,103,166″ automation=”112,154,329″ list=”15″ title=”BT&I-ren Nazioarteko Behatokia. Abe 2023″ text=”Dokumentu hau dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresa eta atzerrian presentzia zabaldu nahi duten enpresentzat balia estrategikoa duen tresna da.” sector=”Ninguno” country=”Ninguno” format=”3″ topic=”Internacionalización”]BT&I-ren Nazioarteko Behatokia deskargatu. Abe 2023[/doc_download_ac]
- [doc_download_ac class=”btn-link” doc_id=”214692″ tag=”30,103,166″ automation=”112,154,329″ list=”15″ title=”BT&I-ren Nazioarteko Behatokia. Urt 2023″ text=”Dokumentu hau dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresa eta atzerrian presentzia zabaldu nahi duten enpresentzat balia estrategikoa duen tresna da.” sector=”Ninguno” country=”Ninguno” format=”3″ topic=”Internacionalización”]BT&I-ren Nazioarteko Behatokia deskargatu. Urt 2023[/doc_download_ac]
- [doc_download_ac class=”btn-link” doc_id=”191120″ tag=”30,103,166″ automation=”112,154,329″ list=”15″ title=”BT&I-ren Nazioarteko Behatokia. Eka 2022″ text=”Dokumentu hau dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresa eta atzerrian presentzia zabaldu nahi duten enpresentzat balia estrategikoa duen tresna da.” sector=”Ninguno” country=”Ninguno” format=”3″ topic=”Internacionalización”]BT&I-ren Nazioarteko Behatokia deskargatu. Eka 2022[/doc_download_ac]
- [doc_download_ac class=”btn-link” doc_id=”185174″ tag=”30,103,166″ automation=”112,154,329″ list=”15″ title=”BT&I-ren Nazioarteko Behatokia. Mar 2022″ text=”Dokumentu hau dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresa eta atzerrian presentzia zabaldu nahi duten enpresentzat balia estrategikoa duen tresna da.” sector=”Ninguno” country=”Ninguno” format=”3″ topic=”Internacionalización”]BT&I-ren Nazioarteko Behatokia deskargatu. Mar 2022[/doc_download_ac]
- BT&I-ren Lehengaien Nazioarteko Behatokia
- BT&I-ren Nazioarteko Merkataritzaren Behatokia