IKERLAT Polymers euskal ETEaren produktuari esker 150 milioi Covid test egin dira

IKERLAT Polymers Lasarten (Gipuzkoa) kokatutako ETE bat da, eta osasun arloko diagnostikorako testak egiteko lehengaia fabrikatzen du. Bere produktuari esker, Covid-a diagnostikatzeko 150 milioi test egin dira mundu osoan. IKERLATek SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programaren bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen duen fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzu sare konektatu … Read more

Leer más >

Euskadiren Kanpo Sarea: Intergune 2022 ekitaldiak aukera emango die euskal enpresei zuzenean iristeko 80 herrialde baino gehiagotara

Datorren urriaren 26 eta 27an Bilbao Exhibition Centre-k INTERGUNE 2022 ekitaldia ostatatuko du. INTERGUNE euskal enpresen nazioartekotze foroa da, esportatzeko bokazioa duten euskal enpresei 80tik gora herrialdetara iristeko aukera ematen dien topagunea. INTERGUNEk, gune bat eskaintzen du zuzenean harremanetan jartzeko bost kontinenteetako merkatu garrantzitsuenetan kokatuta dauden bulego eta profesionalekin. Izan ere, INTERGUNE da Eusko Jaurlaritzako Ekonomi … Read more

Leer más >

Konpainia hornitzaile eta bazkide globalak bilatzen laguntzen diegu euskal enpresei ‘EEN – Enterprise Europa Network’ sarearen bidez

SPRI Taldea, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Agentzia, enpresei eta, bereziki, euskal industriari bultzada emateko zerbitzuak, tresnak, laguntzak eta irtenbide praktikoak ematen ditu: Berrikuntza, Azpiegitura, Digitalizazioa, Eraginkortasuna, Jasangarritasuna eta Nazioartekotzea funtsezkoak dira ingurune sozioekonomikoa etengabe eraldatu eta hobetzeko, eta, ezagutzaren eta lankidetzaren sareak indartzearekin batera, merkatu-aukera berriak identifikatzen laguntzen dute. Euskal proiektuak atzerrian finkatu, hazi eta zabaltzeko, … Read more

Leer más >

Geopolitika eta Inbertsio Iraunkorrak Euskadiko VII Kontabilitate Foroan

Beste edizio bat, Euskadiko VII. KONTABILITATE FOROA gure herriko kontabilitate arloko lanbide osoaren urteroko topagunea izango da, eta, besteak beste, Ivan Fernandez BasqueTradeko zuzendariarekin eta Bart Kamp Orkestrako ikertzailearekin batera, egungo egoera geopolitikoaren tokiko hainbat alderdi jorratuko ditu.   Kontulari Adituen Erregistroak (REK) antolatuta, ekitaldi honen edukiak ikuspegi eguneratua eta oso zehatza partekatuko du, kontabilitate … Read more

Leer más >

“AUZOLANA buruan eta ibili munduan”: INTERGUNE 2022 urriaren 26 eta 27an egingo da BECen

Nazioartekotzeko Adimena eta Lankidetza: euskal instituzio, erakunde eta enpresei zuzendutako topagune honek ezagutzera emango ditu aukera berriak eta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu, argitalpen nahiz laguntzei buruzko informazio baliotsua   Intergune 2022, euskal enpresen Nazioartekotze Foroa, urriaren 26 eta 27an egingo da Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Hauxe da atzerrira irteteko bokazioa duten konpainien topagune nagusia, eta bertan … Read more

Leer más >

Tapiak energiari buruzko “herri-akordio zintzo bat” eskatu du

Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, esan du energiaren inguruko “herri-akordio zintzo bat” behar dugula energiaren garestitzeak eragin duen krisiari aurre egiteko. Tapiak berak ireki du Ukrainiaren inbasio errusiarrak euskal ekonomia eta enpresetan izan duen eraginari buruzko jardunaldia, zeina SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu baitu Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean. “Joko-zelai honetan … Read more

Leer más >

Berrikuntza eta digitalizazioa bizkortzea eta nazioartekotzea bultzatzea, Calderería Aitzgorriren helburuak

Caldedería Aitzgorri, 1990an sortua, galdaragintza ertain eta astunean aritzen da, industria handian zentratuta. Gipuzkoako enpresak egitura metalikoak egiten ditu eta bere espezialitatea plano azpiko piezak dira, batez ere altzairu eta herdoilgaitzezkoak. Bere helburu nagusia era guztietako pieza eta eraikuntza metalikoak planopean ekoiztea da.  “Bezeroaren planoetatik abiatuta, multzo osoa zatikatzen dugu, muntaia- eta soldadura-sekuentziak ezarriz. Gainera, … Read more

Leer más >

MONDRAGONek esperientziak partekatu ditu BasqueTraderekin eta Japoniako bulego berria ezagutu du

Joan den ostegunean, 2022ko irailaren 15ean, bilera bat egin zuten MONDRAGONek eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzearen Euskal Agentziak. Topaketa Otaloran egin zen. Bertan, hainbat sektoretako 16 kooperatibek parte hartu zuten eta bideokonferentzia bidez Euskal Agentziak Japonian duen egoitzarekin konektatu ziren. Topaketan MONDRAGONek Asiako herrialdean dituen jarduera eta esperientziak partekatu zituzten, eta Tokioko Ordezkaritza Bulegoko … Read more

Leer más >

Industrias GOL enpresak balio erantsi handia duten automobilentzako finkatze-piezak fabrikatzen ditu

Industrias GOL 1971n sortutako enpresa da, eta finkatze-piezak hotz-estanpazioaren bidez fabrikatzen espezializatua dago, batez ere automobilgintzaren sektorerako. Hiru produkzio-planta ditu, bat Soraluzen, beste bat Berrizen eta beste bat Brasoven (Errumania), eta guztien artean 220 profesional inguru batzen dute. 2015etik, enpresa Global Seoul Metal Taldeko (GSM) kide da. Multinazional horrek 1.000 langile inguru ditu mundu osoan … Read more

Leer más >

EUN enpresak aurrera pauso bat eman nahi du biltegiratze adimenduna eta espazio optimizatuak eskaintzeko

EUN elementuak modu eraginkorrean gordetzeko eta kudeatzeko aditua den enpresa bat da, espazioen optimizazioan oinarrituta. Arduradunen arabera, bezeroek hiru ezaugarri nagusi bilatzen dituzte beren produktu eta zerbitzuetan: espazioa ahalik eta gehien optimizatzea, gordetzeko erabiltzen diren altzariak integratzea eta espazio hori hobetzea, eta edukien kudeaketa ekonomikoki, sozialki eta ingurumenari dagokionez, jasangarria izatea. EUNek apalategiak, armairuak eta … Read more

Leer más >