Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzen jarraitzen du

“Muga-zergen gerraren aurrean, sinetsita gaude Japoniarekin harremanak estutzea funtsezkoa dela, Japonian ezagut ditzaten Euskadik teknologian eta industrian dituen lehen mailako gaitasunak, eta Europan erreferentziatzat har dezaten balizko inbertsioei begira”, aditzera eman du Jauregi sailburuak. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea Japoniara joan dira, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak estutzen jarraitzea … Read more

Leer más >

Txosten estrategikoak, euskal enpresa-sareari automobilgintzako berrikuntza globala hurbiltzeko

Euskal enpresek informazio zehatza eskura dezakete dagoeneko, Alemanian, Estatu Batuetan, Txinan eta Japonian 2024aren amaieran eta 2025aren hasieran antolatutako automobilgintzaren nazioarteko azoka nagusietako bostetan aurkeztu diren produktu eta teknologia berriei buruz. Hauexek dira estali diren ekitaldiak: IAA Transportation (2024ko iraila, Hannover) The Battery Show North America (2024ko urria, Detroit) International Suppliers Fair, IZB (2024ko urria, … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak startup teknologikoak sortzea bultzatuko du, 2,5 milioirekin ekintzailetzarako laguntzetan

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 16an irekiko ditu SPRIren bidez Ekintzaile eta Barnekintzaile programetarako eskaera-epeak. Programa horien helburua da izaera berritzailea edo oinarri teknologikoa duten enpresa edo industria arloko proiektu berriak edo horiei lotutako zerbitzuak eta euskal enpresen artean barne-ekintzailetzako jarduera bultzatzea. Bi programen aurrekontua 2,5 milioi eurokoa da guztira, eta hiru lurralde historikoetako BICen tutoretza dute. … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntzara

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 13,65 milioi euro bideratuko ditu aurten euskal enpresen berrikuntzara SPRI Taldeak kudeatzen dituen hiru programen bidez. Ekimen horiek Fast Track Innobideak (apiriletik zabalik dago eta 10 milioi euro biltzen ditu), Hazinnova (2,7 milioi euro biltzen ditu eta maiatzaren 6tik irekita dago) eta BDIH Konexio (950.000 euroko aurrekontua … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko

Mikel Jauregi sailburuak aditzera eman duenez, “denbora daramagu energiaren biltegiratze egonkorrean lanean, eta ez gara baterien instalazioaz soilik ari, bateriak fabrikatzeaz ere ari gara. Gure herrialdean fabrikatu nahi ditugu Europarako biltegiratze-sistemak, gure zentro teknologikoen eta gure industriaren eskutik. Hithium enpresarekin sinatutako akordioak bide horretan aurrera egiteko aukera emango digu”.  Energia eolikoak eta eguzki-energiak Europan hedapen … Read more

Leer más >

Aracel proiektuak irtenbide berriak garatu ditu eraikuntzan energia-mendekotasuna murrizteko

CO2 emisioak murriztera bideratutako teknologia, produktu eta material berrien eskaeran laguntzea, bai eraikuntzako materialak ekoizteko etapan, bai aktibo eraikiak erabiltzeko fasean. Horixe da, haien zuzen ere, Belako Lanak buru duen Aracel proiektuaren helburu nagusia, eta, gainera, “energia-mendekotasuna murriztea eta eraikuntza-produktu eta -sistemetan baliabide materialen zirkulartasuna handitzea” du helburu, Alejandro Baranda Bizkaiko enpresako I+Gko arduradunaren hitzetan.  … Read more

Leer más >

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan

Euskadiko enpresek Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako profesionalekin elkartzeko aukera izango dute 23 herrialdetan, atzerrian negozioak sustatzeko. Topaketak 30 minutukoak izango dira eta maiatzaren 26an, 27an eta 28an egingo dira hiru lurraldeetan. Hala, 26an Bizkaiako Parke Teknologikoan, 27an Donostiako Tabakalera eraikinean eta 28an, Miñaoko Arabako Parkean. Basquetrade International Meetings izeneko topaketak nazioartekotzean interesatuta … Read more

Leer más >

Nuavisek balio erantsi handiko ikusmen artifizialeko soluzioak eskaintzen dizkio industriaren eta elikagaien sektoreari

Azken urteetan, industriari aplikatutako ikusmen artifizialak aurrera egin du soluzio berrietarantz; esatebaterako, produktuen kalitatearen ikuskapena eta kontrola, prozesuen automatizazioa eta datuen analisian. Nuavis startupak beste pauso bat eman du eskaintza teknologiko horretan, balio erantsi handiko soluzioak eskainiz industriaren eta elikagaien sektorerako. “Adimen artifizialeko puntako teknologian oinarritutako gure gainazala eta dimentsioak kontrolatzeko soluzioek, ?zero akatsen ‘helburua … Read more

Leer más >

Euskadi eta Italiako klusterren haien arteko lankidetza indartu dute

Italiako iparraldean dagoen Emilia Romagna eskualdeko klusterren ordezkaritza batek merkataritza-misioa egin du aste honetan Euskadin, bi lurraldeen arteko lankidetza sustatu eta zeharkako eremuak jorratzeko asmoz, 4.0 industria, zibersegurtasuna, adimen artifiziala eta jasangarritasuna kasu. Ekimena SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatu du, ordezkaritzaren buru izan den ART-ERT ERT Italiako … Read more

Leer más >

Deskarboniza 2025 plana aurkeztu da

Industriaren, administrazio publikoen eta etxeen deskarbonizaziorako laguntzen eta zerbitzuen programak spri.eus/deskarboniza webgunean kontsulta daitezke, eta, informazio gehiago behar izanez gero, han eska daiteke Legealdian emango diren 400 milioi euroko zuzeneko laguntzekin, 1.200 milioira arteko inbertsio publiko-pribatua mobilizatzea espero da, Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizazioa bultzatu eta lehiakortasuna areagotu dadin, merkataritza-ziurgabetasuneko testuinguru batean. Gure industriaren produktuak … Read more

Leer más >