GESek energia berriztagarrien arloko bi proiektu eraikiko ditu Txilen

Euskal konpainiak parke eoliko bat eta instalazio foltovoltaiko bat eraikiko ditu Engie enpresa energetiko frantsesarentzat, honek herrialde amerikarrean gauzatutako energia berriztagarrien arloko lehen proiektua osatzeko

Global Energy Services (GES) enpresa bizkaitarrak ingeniaritza arloko lanak hasi ditu Engie konpainia frantsesak Txilen zabalduko dituen energia eolikoko parkea eta instalazio fotovoltaikoa eraikitzeko. Jarduketa hauek konpainia frantsesak (lehengo GDF Suez) Hego Amerikako herrialde horretan gauzatuko duen energia berriztagarrien arloko lehen proiektua osatuko dute.

 

Ildo horretan, GES, 162MWeko potentzia izango duen Calama Parke Eolikoaren eraikuntzan eta 97MWeko potentzia izango duen Capricornio Instalazio Fotovoltaikoan lan egiten ari da, Antofagasta eskualdean.

 

GESEN BIDEO KORPORATIBOA