GM2k digitalizazioaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin du, motorraren sektorearen hazkundea bultzatzeko

Gasteizen egoitza duen GM2 enpresa arabarra motorzaleentzako ekipamendua eta ordezko piezak banatzen eta inportatzen espezializatuta dago. 2012an sortu zen, eta sektorean duen presentzia sendotu du, berrikuntza teknologikoa eta nazioarteko hedapenaren aldeko apustua uztartuz. 

“Urte hauetan, erreferentziako marken inportatzaile esklusibo bihurtu gara, hala nola Momo Design eta Origine. Gainera, AGV, TCX, EXIDE eta TRW marken inportatzaile/banatzaile nagusietako bat gara. ADN helmets eta Invictus Moto Apparel marka propioen aldeko apustu sendoa ahaztu gabe”, azaldu du Aitor Gaisán Montoya CEO eta enpresaren sortzaileak. Bere zerbitzuen artean, “ordezko piezen eta osagarrien gama oso bat” nabarmentzen dira eta horri esker, 1.000 bezero profesional baino gehiagoren konfiantza lortu da. 

Bezeroaren esperientzia hobetzeko asmoz, GM2-k ?Iñaki? proiektua garatu du, adimen artifizialean oinarritutako laguntzaile bat, modelo bakoitzeko motorrentzako ordezko piezak bilatzen laguntzen duena. Bere webgunean eskuragarri dagoen chatbot honek, erabiltzaileei behar dituzten piezak azkar aurkitzeko aukera ematen die, erosketa prozesua optimizatuz eta akatsak murriztuz. “Tresna hau urrats garrantzitsua da sektorearen digitalizazioan eta bezeroarentzako zerbitzuaren hobekuntzan”, dio Gaisanek. 

Zehaztasuna hobetzeaz eta bilaketa denbora murrizteaz gain, ?Iñaki? bere plataforman aurkitutako behar erreal batetik jaio da. “Erabiltzaile askok zailtasunak zituzten dozenaka mila modeloren artean pieza zuzena aurkitzeko, beraz, IA honek ohiko akatsak konpontzeko aukera ematen du, hala nola, eredu zehatza ez ezagutzea, idazketa akatsak edo gutxi ezagutzen diren markekin nahastea”, azaldu du konpainiaren sortzaileak. “Dozenaka mila motozikleta-modelo eta stockean dauden 20.000 erreferentzia baino gehiago biltzen dituen datu-basea dugu; beraz, funtsezkoa zen bilaketaren zehaztasuna eta bizkortasuna hobetzea”. 

Hori lortzeko, GM2k abangoardiako teknologien aldeko apustua egin du. “Eredu Handien Lengoaien (LLM) eta Berreskuratze bidezko Sorkuntza Hobetuaren (RAG) integrazioa sistema sendo batean gertatu da, kontsulta konplexuak ulertzeko eta erantzun zehatzak emateko gai dena”, azaldu du Gaisanek. Sistema garatzeak antolakuntzaren ikuspegi berritzailea ere ekarri zuen. “Diziplina anitzeko proiektua izan zen, IA, web-garapena eta motozikleten produktuen datu-base zabala barne hartu zituena. Metodologia arinak erabiltzen ditugu interakzio azkarrak ahalbidetzeko, sistemaren analisian eta gure erabiltzaileen feedback etengabean oinarrituta”, zehaztu du Gaisanek. 

Garapen teknologiko honekin batera, GM2k nazioartekotzearen bidez ere aurrera egiten du bere hazkunde-estrategian, SPRI Taldearen Zabaldu programaren eta Arabako Merkataritza Ganberaren laguntzari esker.  “2019an Frantziako merkatura zabaltzeko laguntzak jaso genituen, bidaiak eta motorreko txaketak bezalako produktuen homologazioa barne “, adierazi du sortzaileak. Orain, enpresak Europar Batasunetik kanpo egin du jauzi, Marokorako lehen misio komertzialarekin. 

Gainera, GM2-k nazioartean duen ikusgarritasuna indartzen du, motoziklismo profesionalaren munduan babesletzak eskainiz. “AGR Team taldearekin elkarlanean ari gara, Moto3 eta Moto2 taldeetako pilotuen prestakuntzaren oinarria dena eta hainbat herrialdetakoak direnak ? Australia, Holanda, Zeelanda Berria edo Japonia ?, hala nola Joel Kelso, Collin Veijer edo Taiga Hada, proiekzio handikoak haien kategorietan”, nabarmendu du Aitor Gaisanek. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.