Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon

Venture on the Road roadshow paregabea da, startupei hainbat hiritan inbertitzaile potentzial eta ‘networking’-etarako sarbidea eskaintzeko sortua. SeedRocketik 2017an, Banco Sabadellen BStartup-ekin batera sortutako ekitaldi ibiltari honi Wayra (Telefonicaren berrikuntza irekiko hub-a) gehitu zitzaion 2020an antolatzailekide gisa, eta, ondoren, Google for Startups partner gisa sartu zen, zeinek edizio berri honetarako lekukoa Google Cloud-i pasatu dio.

Programak formatu presentziala du, eta eskualde bakoitzeko ‘dealflow’ onena bilatzea eta ‘seed’ fasean dauden startupei beren proiektua inbertitzaileei aurkezteko eta networkinga errazteko aukera ematea du helburu.
 

Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu?
Ez galdu aukera hau.

Zer behar duzu ekitaldi honetan parte hartzeko?· Euskadin hasierako fasean dagoen proiektu teknologiko berritzailea izatea.
· Produktuaren lehen bertsio bat garatuta izatea. Kontuan izango ditugu merkaturatze fasean dauden proiektuak, baldin eta oso berritzaileak badira eta talde bikaina badute
· Talde balioaniztuna izatea
· Zuen startupak trakzioa duela erakustea
· Eta inbertsio bila ibiltzea!

 

Bete formulario hau ‘VIII Venture on the Road Bilbao 2025’

 

aukeratuzGOGORATU: martxoak 13, osteguna