Kolonbia
Kolonbiak ekonomia irekia du eta hazkunde handia izan du azken urteotan, merkatu erakargarria bihurtu baita nazioarteko inbertitzaileentzat duen kokapen estrategikoarengatik, baliabide naturalengatik eta hiriguneen dinamismoarengatik eta erakargarritasunarengatik.
Merkatu dinamikoa, irekia eta aukera handiak eskaintzen dituena
Kolonbia herrialde erakargarria da atzerriko zuzeneko inbertsioarentzat. Sektore pribatuarentzako politika publikoak hobetu egin dira, hala nola enplegua formalizatzea, burokrazia murriztea, aliantza publiko-pribatuak sustatzea eta azpiegiturak garatzea. Kolonbia Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundean sartu zen 2020an eta inbertitzailearen babesa hobetu zuen hala. Gustavo Petro Kolonbiako presidente izendatu zutenean (2022-2026) Kolonbiako ezkerreko lehen presidentea bihurtu zen eta horrek ziurgabetasuna eragin du hainbat sektoretan inbertsio berrientzat, esaterako, erauzketetan. Herrialdeak arazo sozialak eta indarkeria-arazoak izaten jarraitzen du eta ekonomia oso lotuta dago lehengaien esportazioarekin.
Maria Ángeles Guerra
Enpresa arloko arduraduna
EUSKADIKO ORDEZKARITZA KOLONBIAN
Cra.7#73-47, Piso 10 oficina 1001, Bogota D.C
+57 31 5324 8708
* Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:00-17:00