Ipar Amerika
Estatu Batuak munduko merkatu-kontsumorik handiena dira, eta erosahalmena, egonkortasun ekonomikoa eta abangoardiako teknologia eta berrikuntzarako sarbidea dituzte. Era berean, kulturalki eta komertzialki erraza da Mexiko edo Kanadan ezartzea. Horrek denak erakargarri egiten du lurralde hori.
Kontinente erakargarria Euskadiko enpresentzat
Ipar Amerikan dago munduko ekonomia nagusienetako bat: Estatu Batuak; eta nazioarteko merkatuetan erreferentziatzat hartzen den tokiko dibisa sendoa du. Era berean, Kanada, munduko ekonomiaren hamargarren onena, eta Mexiko, hamabigarren ekonomiarik handiena, daude bertan. Ipar Amerikak planetako ondasun eta zerbitzuen industriarik handienetakoa du, bereziki finantza-sektoreetan: munduko banku-sektorerik handiena du, eta burtsaren merkatua oso aktiboa da. Ipar Amerika munduko ekonomian inportazio gehien dituen lurraldea da, etxeko merkatu sendoa eta eskari egonkorra du. Halere, goi mailako teknologia eta energiaren esportatzaile nagusienetako bat ere bada.
Europak Errusiari ezarritako zigorren ostean, Estatu Batuek zein Kanadak energia-esportazioak (petrolioa edo gas naturala, esaterako) handitu dituzte EBra. Hori dela eta, espero da energiaren sektore iparramerikarra nabarmen haziko dela etorkizun hurbilean. Gainera, bi herrialde iparramerikar horiek laguntza eta pizgarri handiak ari dira inbertitzen energia berriztagarrien eta industria jasangarrien garapenean, eta hortaz, Ipar Amerika potentzia gisa finka liteke sektorean. Bestalde, Mexiko eta Kanada Estatu Batuetako nearshoring politikez baliatuko dira, eta horregatik, lurraldeko hiru herrialdeak ekonomikoki haztea espero da. Egun, Mexiko jada munduan Euskadiko ezarpen gehien dituen herrialdea da.
Kanadak eta Estatu Batuek hauteskundeak izango dituzte 2024-2025 denboraldian. Estatu Batuetako hauteskundeetan dagoeneko baieztatuta dago Donald Trumpen hautaketa, ziurgabetasunik handieneko faktorea, bereziki aldaketak egon baitaitezke herrialdeko kanpo-politikan. Edonola ere, herrialde iparramerikarraren ekonomia-aurreikuspenak onak dira, nagusiki barne-eskari oso egonkorra dela eta.
Ipar Amerikak nazioarteko harremanak murriztu dituenez Errusia edo Txina moduko herrialdeekin, Europa da lurraldearen merkataritza-aliatu nagusienetako bat. Gainera, Ipar Amerikako industria nagusiek, automobilgintzak edo energetikoak, esaterako, mendekotasun handia dute inportatutako hornikuntzarekiko, eta horretan Euskadiko enpresak oso lehiakorrak dira.
Ipar Amerika zenbakitan
EUSKADIKO ENPRESA DAUDE LURRALDEAN EZARRITA
EUSKADIKO MUNDUKO EZARPENEN
MUNDUKO ATZERRIKO ZUZENEKO INBERTSIOAREN
MUNDUKO BPG-REN
Gure bulegoak
Hemen aurki gaitzakezu:


David Cormier
Kanadako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria


Jurdana Izagirre
Estatu Batuetako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria


Martha Márquez
Euskadik Mexikon duen Ordezkaritzako Enpresa arloko arduraduna