Metal Estaki Zamudioko enpresa bat da, 2001. urteaz geroztik estatu mailan DBPak estaltzeko zerbitzuak eskaintzen dituena. DBP estaldura mikra gutxiko geruza zeramiko txiki bat da, erremintei gainazalaren gogortasuna handitzen diena eta errendimendua hobetzen duena. Bezeroak sektore hauetan aritzen dira: automozioan, estanpazioan eta mekanizazioan, aeronautikan eta espazioan, nekazaritzan, elikaduran eta medikuntza-kirurgian.
